BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/03/11

KRONIKA: GIPUZKOAKO NEGUKO X. SARIA

4 MARKA PERTSONAL, ZILAR BAT eta BI BRONTZE Lasarte-Oriako "Maialen Chourrat"en
Txukun aritu ziren gureak infantil, junior eta absolutu mailako Neguko Gipuzkoako X. Sarian

Pasa den larunbatean txukun aritu dira Gipuzkoako Neguko X. Sarian aritutako gure hiru igerilariak. Gure taldetik Unax Goenaga, Yaiza Martinez eta Garazi Irigoras izan ziren lehian.


Unax Goenagak 200 librean eta 200 metro lau estiloetako proban hartu zuen parte. Bietan txukun aritu zen baina begiz jota zuen Udako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa lortzea oso gutxigatik ez zuen erdietsi. Estilo libreko 200 metroetan Unaxek 2:36,21 egin zuen, marka honekin laugarren postuan sailkatuz. Bere bigarren proban, 200 metro lau estiloetan, Unaxek 2:51,66an geratu zuen kronoa, gutxienekotik oso gertu eta hirugarren postua eta brontzea eskuratuz. Bi probatan Unaxek marka pertsonalak egitea lortu zuen.

Garazi Irigoras 50 eta 100 tximeletan aritu zen. Lehenengoan, kronoa 43,47an geratuz, marka pertsonala eta hirugarren postua eskuratu zituen Garazik, brontzea kolkoratuz. Tximeleta erako 100 metrokoan ez zuen marka pertsonalik egiteko modurik izan baina egindako 1:1:40,13ak zilarra kolkoratzeko balio izan zion.

Azkenik, Yaiza Martinez 100 librean eta 100 metro lau estiloetan aritu zen. Yaizak marka pertsonala 100 metro lau estiloetan lortu zuen, kronoa 1:32,93an geratuz eta laugarren postuan sailkatuz. Estilo libreko 100 metroetan Yaiza seigarren izan zen, 1:21,75 markarekin.





ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS