KRONIKA: CAMPEONATOS DE ESPAÑA ABSOLUTOS POR COMUNIDADES AUTÓNOMAS DE NATACIÓN ADAPTADA 2019 - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko apirilakren 1(a), astelehena

KRONIKA: CAMPEONATOS DE ESPAÑA ABSOLUTOS POR COMUNIDADES AUTÓNOMAS DE NATACIÓN ADAPTADA 2019

NAHIA ZUDAIREK MUNDUKO TXAPELKETARAKO SAILKAPENA LORTU ZUEN MADRILEN

Txartela 400 librean lortu zuen Nahiak 5:17,98 eginda. Horretaz gain, proba horrekin eta 100 libreko 1:12,61arekin Espainiako Absolutu mailako Errekor berriak ezarri zituen S8 kategorian

Bikain aritu da Nahia Madrilen asteburu honetan. Euskadiko selekzioarekin Erkidego Arteko Absolutu mailako Txapelketan aritu da lehian  gure taldekidea eta emaitza gazi eta gozoak izan baditu ere, helbururik garrantzitsuena erraz lortzea lortu du, Munduko Txapelketarako sailkatzea. 


Nahiarentzat larunbata izan zen alderdi gozoko aurpegia. Lehiaketako lehen egunean goizez 100 librean aritu zen Nahia eta baita bikain lehiatu ere, bere aurreko marka hiru segundutan hobetzea lortu zuen Nahiak kronoa 1:12,61ean geratuta eta Espainiako Absolutu mailako Errekor berri bat eginda.

Emaitza honekin arratsaldeko gure aukera nagusirako (400 librerako) aurreikuspenak onak bilakatzen ziren eta lehiaketako momentuan horrelaxe gauzatu ziren, proba horretan 5:17,98 eginez, Espainiako Absolutu mailako Errekor berri bat ezarriz eta MUNDUKO TXAPELKETARAKO SAILKAPENA lortuz.

Emaitza bikain hauen ondoren, egia esan, zaila izan zen 14 urteko gaztearentzat kontzentrazio betean jaraitzea eta hurrengo probetan emaiztak ez ziren nahi bezain onak izan. Estilo libreko 400aren ondoren, saio amaieran, Nahiak 34,42 egin zuen.

Igandeko saioan burututako bi probatan, 100 tximeletan eta 200 metro lau estiloetan, Nahiak ez zuen bere markarik hobetzerik izan. Tximeleta erakoan 1:28,17 egin zuen Nahiak, bere onenetik 3 segundura eta lau estiloetako 200 metroetan aldiz 3:14,73 egin zuen, bere onenetik segundu batera.

Hala ere, Txapelketari berari dagokionez, absolutu mailan maila bikaina duela erakutsi zuen Nahiak eta 400 librean adibidez, absolutu mailako "multidisability" sailkapenaren baitan podiumeo hirugarren postuan egotea lortu zuen.

Zorionak Nahia!! 

Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here