KRONIKA: CTO DE ESPAÑA JUNIOR DE INVIERNO Y ABSOLUTO OPEN DE PRIMAVERA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko apirilakren 27(a), larunbata

KRONIKA: CTO DE ESPAÑA JUNIOR DE INVIERNO Y ABSOLUTO OPEN DE PRIMAVERA

AINHOA MARTINEK ZILARRA 200m LAU ESTILOETAN eta EUSKADIKO BI ERREKOR BERRI Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketan, Sabadell-en
Ainhoa hiru final eta bi finalaurrekoetara sailkatu zen.

Apirilaren 6tik 10era bitartean Leire eta Ainhoa Martín Sabadell-e izan dira Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen. Biak hainbat probatan lehiatu dira eta emaitza onak eta marka pertsonalak lortu badituzte ere, euren probatan nahi bezain ondo aritu ez direnaren sentsazio gaziarekin itzuli gara.

Hala ere, lortutakoan arreta jarriz, gureak ondo aritu direla esan behar dugu, hainbat marka hobekuntza eta errekor lortu dituztelako eta baita Espainiako Txapeldunordetza bat ere bai, inolaz ere erraza ez dena.


Lehenik eta behin, gure igerilariek burututako proba kopuru altua aipatu nahi dugu. Banakako proba, semifinal eta finalekin, orotara asko izan zire gureek burutu beharreko probak, Ainhoak bereziki. Modu horretan, Leirek 5 banakako probatan hartu zuen parte: 200 bizkar proban, 200 bular proban, 100 bizkar proban eta 200 eta 400 metro lau estiloetan. Ainhoaren kasuan, banakako proba bezala 100 librea, 100 eta 200 bular probak eta 200 eta 400 metro lau estiloetako probak izan zituen. Ainhoare kasuan, banakako probez gain, 200 bular probako semifinala eta finala ere izan zituen eta baita 200 metro lau estiloetan ere. Azken eguneko 400 metro lau estioetako finalerako ere sailkatu zen, baina emaitza bereziriklortzerik aukerarik ez eta uko egitea erabaki genuen. Orotara 5 proba Leirek eta 9 proba Ainhoarentzat.

Marka aipagarrienei dagokionez, zalantzarik gabe, emaitzarik onena Ainhoak 200 metro lau estiloetako finalean lorturiko 2:22,30a da, gainera zilarra irabazteko balio izan ziona. Marka hau taldeko errekor berria izateaz gain, Eukadiko 16 urteko errekor berria ere bada. Ainhoak berak ere Euskadiko beste errekor berri bat ezartzea ere lortu zuen, 200 bular probakoa, 16 urteko erregistro berria 2:37,93an utziz. Azken proba honetan, Ainhoak eskura izan zuen brontzea baina azkenean laugarren postuan geratu zen.

Txapelketa gazi gozoa, batez ere Leire bizkar estioan eta lau estiloetako 400 etroetan hobeto aritzea espero genuelako eta Ainhoa bera bular estioko probatan ere hobeto arituko zela uste genuelako, baina gure bi neskek amaiera arte amore eman gabe lehian aritu zireik ezin esan. Hemendik ere asko ikasten da eta beraz aurrera egin besterik ez dago.
Zorionak neskak!! BRNPWR!!



Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here