BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/05/14

KRONIKA: 4th INTERNATIONAL TROPHY ADAPTED SWIMMING -GRAN PREMI DIPUTACIO DE BARCELONA-

BI BRONTZE, MARKA PERTSONAL BAT ETA ESPAINIAKO ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BERRI BAT NAHIARENTZAT BARTZELONAN
Sari eta postuez gain Nahia oso erregistro onetan aritu zen

Nahia Zudaire taldekidea txukun aritu da Bartzelonan asteburu honetan. Euskadiko Selekzioarekin eta BAT Basque Team-en bidez parte hartutako "4th INTERNATIONAL TROPHY ADAPTED SWIMMING -GRAN PREMI DIPUTACIO DE BARCELONA-" txapelketan emaitza txukunak lortu ditu.


Munduko Txapelketarako bi gutxieneko aurrez jada lortuta, txapelketa honetan, maila altuko igerilarien artean Nahia kanporaketa eta finalen egoeran sartzea zen helburua, probak egunean bitan egitera behartuz eta Munduko Txapelketan izan dezakeen eskaera fisiko eta mentalerako ohitura hartzea lortuz.

Aurreko urtean ez bezala, Nahia lehiaketa honetan bigarren asteburuz jarraian lehiatuz et tartean entrenamendu aste normal bat izanik iritsi da. Egoera horretan, emaitza oso txukunak izan direla uste dugu, 400 eta 100 lirean marka egokietan arituz eta 200 metro lau estiloetako marka pertsonala hiru segundutan hobetzea lortuz.

Multi-disability taulan, absolutu mailan, Nahiak 400 librean brontzea eta hirugarren postua eskuratu zituen, 100 librean bosgarren izan zen finalean lehitu ondoren. Hori larunbateko jardunaldian izan zen.
Igandean, lau estiloetako 200 metrokoan, finalerako sailkatu ondoren Nahiak hirugarren postua eta brontzea eskuratu zituen. Horretaz gain, azken proba honetan, marka pertsonala eta taldeko errekor berri bat ezartzeaz gain, Espainiako S8 kategoriako absolutu mailako errekor berri bat ezarri zuen, kronoa 3:10,09an geratuz. Marka honekin, Munduko Txapelketarako eskatzen dioten 3:07,97ra hurbildu da Nahia.

Zorionak Nahia!! Burunpower!!


Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS