BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2019

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

2019/05/09

KRONIKA: ALEBIN LIGAKO 7. JARDUNALDIA

ALEBINAK BIKAIN IRAUPEN ERTAINEAN ETA LAU ESTILOETAN

Pasa den larunbatean, maiatzaren 4an, Hernaniko Kiroldegian, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba luzeak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 16 haur izan ziren lehian gure taldetik.

Aurreko jardunaldiko probei segida emateko, iraupen ertaineko edo lau estiloetako probak izan zituzten alebinek jardunaldi honetan, 400 edo 100 metro lau estiloetan eta 200 libre probak  guztientzat. Errelebu gisa 4x100 librekoa eta 4x100 lau estiloetakoa izan zuten, biak ere eraketa mistoan.


Lau estiloetako pobari dagokionean, gure igerilari gehienak 400 metrokoan aritu ziren eta, neskak bereziki, lehen postuetan aritu ziren, guztiek jada maila ona hartu dutela erakutsiz.

Jardunaldi honekin ikaskuntzari eta kirol garapenari zuzendua dagoen liga amaitzen da. Hemendik aurrerako probatan nork bere onena emateko aukera izango du etorriko diren sari eta txapelketa desberdinetan. Lehen zita maiatzaren 25ean izango da alebin batzuentzat, Euskadiko Kirol Jokoetan Gipuzkoa defendatuz. Hortik aurrera, gutxienekoa lortu dituzten alebinentzat Gipuzkoako zein Euskal Herriko alebin mailako Txapelketak etorriko dira, ekainaren 22 eta 23an lehenak eta 29 eta 30ean bigarrena. 

Aurreko jardunaldirako jada batzuek lortutako gutxienekoak aipatzen genituen eta azken jardunaldi hau amaituta, hauek dira orain arteko gutxienekoak:
Orain arteko jardunaldiei erreparatuta, hauek dira gure alebinek lortutako gutxienekoak:
Gipuzkoako Txapelketarako orain arteko gutxienekoak:
  • Nesketan: Nerea Irazu, Izaro Audikana, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, June Lopez, Nahia Goenaga, Miren Sarobe eta Ane Mateos. 
  • Mutiletan: Iker Gorostegui, Iker Gandia, Jon Pelayo eta Unai Barcina.
Euskal Herriko Txapelketarako orain arteko gutxienekoak: 
  • Nerea Irazuk 100 eta 200 librean, 100 eta 200 bizkar probatan, 100 bular proban eta 200 eta 400 lau estiloetan. 
  • Izaro Audikanak 200 bular proban eta 400 lau estiloetan. 
  • June Lopez-ek 100 bizkar proban. 
  • Nahia Goenagak 400 metro lau estiloetan.  
  • Garazi Etxeberriak 400 metro lau estiloetan.

Guztiek ekainaren 15ean Lasarteko XXX. Saria izango dute, talde osoarekin batera, eta bertan gutxienko marka gehiago lortzeko aukera izango dute.

Zorionak denoi!!


Burunpower! - BRNPWR!
 ELKARBANATU | COMPARTELO

0 iruzkin | comentarios :

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS