KRONIKA: 33. IDM BERLIN 2019 -World Para Swim World Series- - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko ekainakren 10(a), astelehena

KRONIKA: 33. IDM BERLIN 2019 -World Para Swim World Series-

ABSOLUTU MAILAKO ESPAINIAKO 3 ERREKOR, 5 FINAL, ZILAR 1, S8 KLASEKO 2 URRE, 2 ZILAR eta BRONTZE 1 eta 3 MARKA PERTSONAL lortu ditu Nahiak Berlinen

Nahia Zudairek esperientzia bikaina bizi berri du berriro ere Espainiako taldearekin Berlinen. Bertan 33. IDM -World Para Swim World Series-ean aritu da lehian eta aurtengoan ere, sekulako maila eman du.


Nahia asteartean abiatu zen taldearekin elkartzera eta asteazkenean hartu zuten lur Berlinen, ostegunean Txapelketan buru belarri sartzeko.

Aurreko denboralditik S8 klasea 4 urtetarako onartua izanik, aurtengoan ez du tribunalik pasa behar izan eta zuzenean lehiaketan zentratu da hasera haseratik.

Lehiaketari berari dagokionez Nahia txukun aritu da. Lehiaketa 6an (ostegunean) hasi zuen Nahiak eta iganderarte probaz proba aritu da.

Ostegunean, 200 librean eta 100 tximeleta probatan lehiatu zen. Estilo librekoan bikain hasi zen Nahia. Kanporaketa serieetan jada marka pertsonala eta Espainiako Absolutu maiako Errekorra egin zituen kronoa 2:32,27an geratuz eginez eta B finalerako sailkatuz. 

Finalean, marka hobetzerik ez zuen izan baina 2:33,10ekin "Youth" kategorian bigarren postua eta zilarrezko domina eskuratu zituen. Proba honetan ere, S8 klaseko sailkapeneko lehen postuan izan zen nahia eta urrezko domina ere jaso zuen horregatik. Ostegunean izan zuen bigarren proban, 100 tximeletan, nahiz eta bere markak hobetu ez, C Finalean igeri eginda sailkapeneko 4. postua lortu zuen Nahiak eta S8 klaseko zilarra kolkoratu ahal izan zuen.

Ostiraleko sioan 100 librea eta 800 librea izan zituen. Estilo libreko 800 metrokoan Nahiak marka pertsonala eta Espainiako Absolutu mailako Errekorra ezarri zuen S8 klasean kronoa 11:05,43an geratuz eta bere aurreko marka 22 segundutan onduz. 

Larunbatean, Nahiak bi proba izan zituen berriro ere; 400 librea eta 50 librea. Distantzia laburrekoan, 50 librekoan, bere markatik oso hurbil aritu zen Nahia. Kanporaketa serieetan 34,10 egin zuen Nahiak proba honetan, D Finalerako sailktuz. Finalean goizeko marka hobetzea lortu zuen eta 33,76an geratu zuen kronoa S8 sailkapenean 2. postua eta zilarra eskuratuz. Larunbateko bigarren proban, 400 librean, kanporaketa serieetan Nahia 5:20,01ekin C finalerako sailkatu zen. Arratsaldeko fnalean, bere marka eta Espainiako Errekorra hobetzea lortu zituen 5:16,80 eginez eta orotara 4. sailaktuz eta S8 klaseko urrea irabaziz.

Azken egunean, igandean, lau estiloetako 200 metroak izan zituen Nahiak. Kanporaketa serieetan 3:10,22 bikain bat eginda, gazte finalerako sailkatzea lortu zuen. Finalean goizeko marka hobetzerik ez zuen izan baina egindako 3:15,75arekin S8 klaseko brontzea irabaztea lortu zuen.

Ezin gehiago eskatu. Benetan txukun aritu da Nahia. Nazioarteko maila altuko txapelketa honekin udarako zatiari amaiera eta itxiera emango diogu entreamenduko zikloei begira. Hemendik aurrera Nahiak atseden egun batzuk hartuko ditu irailean Londresen izango den Munduko Txapelketa prestatzen hasi aurretik. 

Aupa Nahia! Zorionak!!


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here