KRONIKA: ALEBINEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko ekainakren 25(a), asteartea

KRONIKA: ALEBINEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA

ZILAR BAT ETA 2 BRONTZE eta EUSKADIKO 4 GUTXIENEKO BERRI Ordizian ospatutako Alebin mailako Gipuzkoakoan

Pasa berri den asteburuan Gipuzkoako Adinarteko Txapelketan lehiatu dira gure alebinak Ordiziako Majori igerilekuan. Bertan hamabi igerilari izan genituen beraien onena ematen: Unai Barcina, Julen Azpiroz, Oier Mateos eta Jon Pelayo mutiletan, eta Miren Sarobe, Ane Mateos, Nerea Irazu, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, June Lopez, Nahia Goenaga eta Izaro Audikana nesketan.


Emaitzei dagokionez, gure igerilarietako hiruk podiumean egotea lortu zutela esan beharra daukagu. Batetik, Nerea Irazuk brontzea eta hirugarren postua eskuratu zituen 2006ko nesken arteko 100 bizkar proban, kronoa 1:14,99an geratuz. Bestetik, Jon Pelayok, 200 tximeletako 2006koen artean ere brontzea eskuratu zuen 3:27,35 markarekin eta Julen Azpiroz bigarren silkatu zen 400 metro lau estiloetan proban 6:20,19 markarekin.

Horretaz gain, igerilarietako batzuk Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berriak ere lortu zituzten, aste honetan Tolosan ospatuko den txapelketan parte hartu ahal izateko. Gutxieneko berriak Garazi Etxeberriak, June Lopez-ek eta Nerea Irazuk lortu zituzten. Garazik 200 bizkar probakoa, 200 metro lau estiloetakoa eta 200 librekoa, Junek 200 libre probakoa eta Nereak berriz 800 librekoa. proba hauekin eta lehendik zituztenekin, asteburu honetan Tolosan izango dira hirurak, Izaro Audikana eta Nahia Goenagarekin batera.

Tolosara ez doazen alebinak oporretan daude jada eta aipatutako igerilariek asteburu honen ondoren hartuko dute ondo merezitako atsedena.

Zorionak neska-mutilak!!!


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here