KRONIKA: EUSKADIKO 38. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko ekainakren 4(a), asteartea

KRONIKA: EUSKADIKO 38. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK

ESPERIENTZIA BIKAINA Santurtzin ospatutako XXXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den asteburuan, maiatzaren 25ean, taldeko 13 igerilari (June Lopez, Izaro Audikana, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, Nerea Irazu, Iker Gandia, Jon Pelayo, Unai Barcina, Oier Mateos, Haritz Gomez, Julen Azpiroz, Nahia Goenaga eta Alba Escribano) Santurtziko "Mikel Trueba" igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko XXXVIII. Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. 

Bertan bikain aritu ziren gure taldekideak eta marka askoren hobekuntza ekarri zuten Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetatik.


Txapelketako emaitza eta markei dagokionez, gureak ondo aritu zirela aipatu behar dugu eta, nahiz eta podiumean izaterik lortu ez zuten, nor bere probatan bikain aritu zen. 

Udarako azken lehiaketei begira, June Lopez-ek Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen, kasu honetan 200 bizkar proban 2:45,74 eginda. Gutxieneko hau lehendik zuen 100 bizkar probakoari batzen dio Junek. Horretaz gain, Jon Pelayo-k taldeko 13 urteko 200 tximeletako errekor bat ezarri zuen kronoa 3:26,90ean geratuz.



Txapelketa bikaina eta egun bikaina beraz. Gure taldekideek lehiaketa bikaina egiteaz gain egun eder eta zirraragarri bat pasatzeko aukera izan zuten eta ikaragarri gustura itzuli ziren etxera. 

Kategoria honetako haurretako batzuek azken lehiaketa Lasarteko XXX. Sarian izango dute, eta besteek, Alebin mailako Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketan.

Zorionak denoi eta animo!! Azken Txanpa!! Burunpower!!




Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here