KRONIKA: LASARTEKO XXX. SARIA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko ekainakren 17(a), astelehena

KRONIKA: LASARTEKO XXX. SARIA

DENBORALDI AMAIERA BIKAINA TALDEKIDE GEHIENENTZAT taldearen festaren egunean

Urte amaiera bikaina izan genuen aurreko larunbatean Lasarte-Oriako igerilekuan. Gure taldearen festa den egunean, adin guztietako taldekideak izan genituen uretan lehian, eta hori baino gehiago, ohiko legez, taldekide gehienak bildu genituen igerilekuan, txikienen denboraldiari ahalik eta amaiera onena emateko.
Guzti hau "Lasarteko XXX. Saria"ren ospakizunarekin etorri zen. Gure taldeak antolaturiko sari hau arratsaldeko 16tan hasi zen eta 20:00ak arte iraun zuen, tartean adin tarte guztietako igerilari gaztetxo eta helduxeagoak pasaz. Igerilekuan 200 bat igerilari izan ziren horietatik 72 gure taldekoak izan zirelarik.

Aurtengo proba egitarauan aurreko denboraldian egindako aldaketari jarraipena eman genion, estilo bakoitzeko 50 eta 100 metrokoak sartzeaz gain, 200 libre eta 200 lau estiloeta probak eta, 400 libre eta lau estiloak probak sartuz. 


A kategorian, benjamin txikienek, 50 metrokoen artean proba bakarra egin zuten igerian, aukeran. B kategorian benjamin zaharrenek 50 eta 100 metroko proben artean bi proba izan zituzten aukeran. Alebinek C kategorian 100 Tximeleta, bizkar edo bular probak, 50, 100, 200 edo 400 librea eta 200 edo 400 lau estiloak probak izan zituzten aukeran, gehienez bi, eta D kategoriako infantil, junior eta absolutuek aldiz alebinen probez gain, 50 metroko tximeletakoa, bizkar erakoa edo bular estilokoa ere bai, gehienez hiru proba hautatzeko aukerarekin.

Sari banaketa kategoriaka izan zen eta FINA puntuen arabera. Modu horretan proba guztiak aukera egoera berdinean jartzen dira, munduko errekorraren baitan lortutako puntuak erabiliz sailkapen eta sari banaketarako. Hala ere, txikiak direla jakinik, 2010ean eta 2009an jaiotako haur guztiek domina jaso zuten, lehen hiru postuetakoa ez bazen, parte hartu izanaren oroigarria zena.


Nagusienen kategorian, D kategorian, FINA puntuetan baitan ere puntuazio altuena lortzen zuen emakumezkoak eta gizonezkoak txapela, domina eta sari ekonomikoa jaso zituen "Lasarteko XXX. Saria"ko Banakako Txapeldun gisa eta, orotara puntu gehien biltzen zuen taldeak berriz, "Lasarteko XXX. Saria"ko talde txapelduna adierazten zuen garaikurra.

SAILKAPENAK ETA SARIAK

Burututako proben baitan eta berauetan lortutako FINA puntuen baitan, honakoak izan ziren sarituak:

A kategorian 
2010eko nesken artean 
Urrea Ane Caro Zabaletak, CN Easo
Zilarra Lucia Rey Perulerok, Buruntzaldea IKT
Brontzea Amaiur Iparragirre Mercader-ek, Buruntzaldea IKT 
2010eko mutilen artean 
Urrea Julen Maté Santos-ek, Buruntzaldea IKT
Zilarra Iker Urruzmendi Feijok, Buruntzaldea IKT
Brontzea Aimar Zudaire Borrezok, Buruntzaldea IKT

A Kategorian 
2009ko nesken artean 
Urrea Irati Etxeberria Berasategik, Buruntzaldea IKT
Zilarra Nille Becerra Arrizabalagak, Buruntzaldea IKT
Brontzea Leire Logroño de Zarragak, CN Easo 
2009ko mutilen artean 
Urrea Iñaki Garcia Bochar-ek, Buruntzaldea IKT
Zilarra Aitor Moreno Arriolak, Buruntzaldea IKT
Brontzea Ibon Elola Perez-ek, Buruntzaldea IKT

B Kategorian
Emakumezkoetan 
Urrea Ane Imaz Igeak, Buruntzaldea IKT
Zilarra Maddi Ipinza Vidal-ek, Buruntzadea IKT
Brontzea Nahia Ipinza Vidal-ek, Buruntzaldea IKT 
Gizonezkoetan 
Urrea Hodei Barcina Exebestek, Buruntzaldea IKT
Zilarra Aitor Santos Sastrek, Buruntzaldea IKT
Brontzea Jurgi Sukunza Gomez-ek, Buruntzaldea IKT

C Kategorian
Emakumezkoetan 
Urrea Nerea Irazu Jauregik, Buruntzaldea IKT
Zilarra June Lopez Marigil-ek, Buruntzaldea IKT
Brontzea Izaro Audikana Malok, uruntzaldea IKT 
Gizonezkoetan 
Urrea Oier Mateos Beitiak, Buruntzaldea IKT
Zilarra Unai Barcina Etxebestek, Buruntzaldea IKT
Brontzea Julen Azpiroz Roca-k, Buruntzaldea IKT

D Kategorian
Emaumezkoetan 
Urrea, Txapela eta 100,00€-ko saria Nerea Santos Sastre eta Aintzane Sarobe Etxeberriak berdinduta, biak ere Buruntzaldea IKT
Zilarra Lucia Cuenca Anabitarte, Bidasoa XXI 
Gizonezkoetan 
Urrea, Txapela eta 100,00€-ko saria Mikel Esnal Ganzarain-ek, Buruntzaldea IKT
Zilarra eta 75,00€-ko saria Eneko Elizasu Santa Cruz-ek, Buruntzaldea IKT
Brontzea eta 50,00€-ko saria Unai G. Somovillak, Buruntzaldea IKT

Taldekako Sailkapena
Txapelduna Buruntzadea iKT, 1220,00 puntuTxapeldunordea CN Easo, 354,00 puntuHirugarren sailkatua Tolosaldea IKT, 351,00 puntu.
AURREBENJAMINEN ERAKUSTALDIA
Lehiaketaren hasieran, jardunaldia txikienen erakustaldiarekin hasi zen. 2011n jaiotako igeriketa eskolako haurrek denboraldian zehar ikasitakoaren erakustaldia egin ahal izan zuten guraso eta ikusleen aurrean. Zenbait urduri, baina benetan txukun eta gogotsu aritu ziren gure txikitxoak, igerileku batean lehen aldiz jendaurrean jartzen ziren momentu hontan.


Guztira adin hontako 11 haur izan ziren eta guztiek 25 libre proba bikain burutu ondoren, ondo merezitako txalo zaparrada eta domina eta oroigarria jaso zuten, denboraldian zehar eginiko lanarengatik ondo merezitako saria jasoz. Aupa zuek!!

LASARTEKO XXX SARIA

Txikienen erakustaldiaren ondoren benjaminak, alebinak, infantilak, juniorrak eta absolutuak izan ziren "Lasarteko XXX Saria" bere baitan jokatu zutenak. 

Lehian, gure taldeaz gain, Hernani KEkoak, Easo Igeriketakoak, Ordizia IEkoak, Tolosaldea IKTkoak, Bidasoa XXIekoak eta Zarautz IEkoak aritu ziren. 

AUSTRALIAR PROBA

Saioari amaiera emateko, haurrek denboraldian eginikoari jarraipena emanez, "Australiar" proba izan genuen, non igerilekuko kortxerak kenduta, zabalean igeri egiten den eta, kanporaketa moduan, azkenean bakarra geratzen den. Benetan proba ikusgarria suertatu zen aurtengoan ere eta haurrek oso gustura egin zuten. Kanporatuak izanda ere, denak irrifarre batekin ateratzen ziren, gustuko izan zutenaren seinale. Zalantzarik gabe, hurrengoetan errepikatzen jarraitzeko moduko proba suertatu zen beste behin ere.

Australiar proban, batetik, 2010eko neska-mutilak elkarrekin lehiatu ziren eta 2009koak ere bai. Bestetik, B kategoriako neskak elakrren aurka aritu ziren eta kategoria bereko mutilek ere gauza bera egin zuten. Kanporatuta suertatu ahala, bakoitzak oparitxo bat jasotzeko aukera izan zuen. Guztiek ederki gozatu zuten proba honekin.


Alebinetako batzuk Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketa jokatzeko entrenatzen jarraitu behar duten arren, gainontzeko haur guztiek jada larunbateko saioarekin amaitu dute denboraldia.

Asteburu honetan, Gipuzkoako Udako Saria izango dute infantil, junior eta absolutuetako batzuk, Lasarteko igerilekuan bertan berriro ere eta, gutxienekoak dituzten alebinek, Ordizian, Alebin mailako Gpuzkoako Txapelketa jokatuko dute larunbat arratsalde eta igande goiz eta arratsaldez.

Aupa Zuek! Aupa Ekipo! Burunpower!!




Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here