KRONIKA: ZARAUTZ SARIA, Gipuzkoako Sarien B zirkuitua - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko ekainakren 4(a), asteartea

KRONIKA: ZARAUTZ SARIA, Gipuzkoako Sarien B zirkuitua

7 MARKA PERTSONAL eta GIPUZKOAKO TXAPELKETARAKO GUTXIENEKO BERRI BAT Zarautzen

Pasa den miatzaren 25ean, gure taldeko lau igerilari Zarautzen izan ziren, Gipuzkoako Sarien "B" Zirkuituko bigarren sarian parte hartzen. Bertan izan ziren Aimar Sukunza, Unax Goenaga, Inge Etxezarreta eta Garazi Irigoras taldekideak. Laurek emaitza txukunak lortu zituzten, marka hobekuntza ugari eta Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen berri bat ere bai, Unax Goenagaren kasuan.


Marka hobekuntzei dagokionez, Garazi Irigorasek 200 metro lau estiloetako marka eta 200 metro bizkar estilokoa ere hobetu zituen lehenengoan 3:18,90 eginez eta bigarrenean berriz 3:08,33. Inge Etxezarretak ere 200 estilokoa hobetzea lortu zuen, 3:13,17 eginez eta Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekora gerturatuz. Estilo libreko 100 metroko marka eta 50 metroko markak ere hobetu zituen Ingek, 1:19,24 eta 39,21 eginez, buruz buru.

Mutilen kasuan, markak hobetzeko gai izan zena Unax Goenaga izan zen. Unaxek alde batetik 400 metro librean erregistro berria 5:16,10ean utzi zuen, Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa 3 segundu baino gehiagoan gaindituz eta bertan parte hartzeko eskubidea eskuratuz. Horretaz gain, 100 metro lau estiloetako marka pertsonala hobetzea ere lortu zuen, kronoa 1:21,32 eginez. Aimar Sukunzak marka pertsonalik egiterik lortu ez bazuen ere, txukun aritu zen baita ere eta postu onak eskuratu zituen.

Txapelketako posturik onena Unaxek lortu zuen, 400 librean, infantil mailan lagarren eta absolutu mailan bosgarren sailkatuz.


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here