KRONIKA: ALEBIN ETA INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko uztailakren 4(a), osteguna

KRONIKA: ALEBIN ETA INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

3 URRE, 3 ZILAR eta 2 BRONTZE, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI eta MARKA PERTSONAL UGARI Tolosan ospatutako alebin eta Infantil mailako Euskal Herrikoan

Pasa den asteburuan, sailkatutako taldeko alebin eta infantilak euren Euskal Herriko Txapelketan izan ziren, oraingoaz Tolosako Usabalen. Aurtengoan, egoera berria zen, batetik alebinek eta infantilek elkarrekin lehiatzen zutelako eta bestetik lehiaketak hiru egunetako irapena izan zuelako, ekainaren 28an hasi eta 30ean amaituz. 
Lehiaketa honetarako gure taldetik Nahia Goenaga, Izaro Audikana, Garazi Etxeberria, Nerea Irazu eta June Lopez aritu ziren alebin kategorian eta Aintzane Sarobe, Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu, Nora Imaz eta Nerea Santos inafntil mailan, guztira 10 igerilari.




Alebinen kasuan, guztientzat euren lehen lehiaketa izan zen maila honetan eta egoera berri horretan oso moldatzen jakin izan zuten. nahia Goenaga 200 eta 400 lau estiloetan aritu zen bere marka pertsonalak hobetuz, June Lopez 200 librean eta 100 eta 200 bizkar probatan aritu zen, lehen proban hamabigarren sailkatuz eta beste bietan berriz hamaikagarren. Garazi Etxeberria 100 eta 200 librean eta 200 metro lau estiloetan aritu zen txukun lehiatuz. Izaro Audikana 200 bular eta 200 eta 400 lau estiloeta aritu zen eta posturik onena azken proban eskuratu zuen, 400 metro lau estiloeta proba bederatzigarren postuan amaituz. Azkenik, alebinei dagokionez, Nerea Irazu 800 librean, 100 bizkr proban eta 200 librean aritu zen. Nereak postu ederrak eta marka bikainak eskuratu zituen 800 librean 10:37,94 eginez eta seigarren sailkatuz, bizkar estilokoan 1:12,43 mararekin bosgarren izanik eta 200 librean 2:25,25ekin laugarren postua lortuz.

Banakako probez gain, alebinek erreebuak ere izan zituzten, 4x200 eta 4x100 estilo librean eta 4x100 lau estiloetan. Estilo libreko bi errelebuetan gureak hamargarren sailkatu ziren eta lau estiloetakoan berriz hamaikagarren. Azken errelebu honetan, lehen postan, Nerea Irazu Espainiako gutxienkotik 29 ehunekotara baino ez zen geratu.


Infantilei dagokionez, hauen kasuan entrenamendu maila haundiago dutela nabari geratu zen eta euren kirol ibilbidean aurrerapausoak emanda daudela ere bai. Infantilen kasuan Aintzane Sarobe 3 aldiz podiumean izan zen, 100 librean eta 100 bizkar proban zilarra eskuratuz eta 50 librean brontzea lortuz. Nora Imaz-ek 800 librean brontzea eskuratu zuen eta 1500 librean beriz urrea. Nerea Santos-ek ere urrea eskuratu zuen 1500 librean eta Eneko Elizasuk urre bat eta zilar bat eskuratu zituen, lehena 800 librean eta bigarrena 1500 librean.

Taldeko errekorrei dagokionez, Eneko Elizasuk berak 15 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen 800 librean kronoa 9:20,06an geratuz. Unai G. Somovillak ere taldeko errekor berri bat ezarri zuen, kasu honetan 100 bular probako 13 urteko marka berria 1:13,36an utziz. Nesketan, Aintzane Sarobek 50 libreko 15 urteko eta absolutu mailako errekor berria 27,79an utzi zuen eta Nora Imazek 14 urteko 1500 librekoa berriz 18:45,96an.

Lehiaketa hau ospatzearekin batera alebinak oporraldian sartu dira jada eta infantik berriz asteburu honetan zita berri bat izango dute, junior eta absolutuekin batera Gipuzkoako Udako Txapelketan. Hori amaituta Aintzane Sarobek eta Nora Imazek Infantil mailako Espainiako Udako Txapelketan prestatzen jarraituko dute.


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here