KRONIKA: CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko uztailakren 31(a), asteazkena

KRONIKA: CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO

5 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO ABSOLUTU MAILAKO ERREKOR BERRI BAT Bartzelonako Udako Infantil mailako Espainiakoan

Uztailaren 27tik 30era bitartean Bartzelonan izan dira Nora Imaz eta Aintzane Sarobe taldekideak. Bertan Infantil mailako Udako Espainiako Txapelketan aritu dira lehian, Bernat Picornell igerilekuetan. Lehiaketa honetan Nora Imaz 100, 200, 400 eta 800 librean aritu da eta Aintzane Sarobe berriz 50, 100 eta 200 librean eta 100 bizkar proban.


Larunbata 27
Lehen egunean, larunbatean, gure bi taldekideak 100 librean aritu ziren. Lehiaketa lehen proba izan zen eta emaitza aldetik txanponaren bi aurpegiak izan genituen. Batetik Nora Imaz-ek bere marka pertsonala birrintzea lortu zuen kronoa 1:03,19an geratuz eta aurreko marka lau segundu eta erdian baino gehiago hobetuz, bestetik, Aintzanek ez zuen erritmo egokian igeri egitea lortu eta 1:01,20ko markarekin finalera sailkatzeko zituen aukerak galdu zituen.

Igandea 28
Igandeko jardunaldian Aintzane Sarobe bakarrik aritu zen lehian. Saioaren haseran 50 librea izan zuen eta bertan 28,49ko marka egitea lortu zuen, marka pertsonala egiteaz gain, taldeko absolutu mailako errekor berria ere ezarriz. Goizaren erdialdean 100 bizkar proba izan zuen Aintzanek eta, zeru irekian igeri egin zuela kontutan izanda 1;11,22ko marka pertsonal bikaina egitea lortu zuen, tartean 34,72rekin 50 bizkar probako marka ere hobetuz.


Astelehena 29
Asteleheneko jardunaldian Nora Imaz taldekidearen txanda izan zen berriro ere eta Aintzanek atseden eguna izan zuen. Nora 400 librean aritu zen lehian eta ezin izan zuen bere marka hobetzerik izan. Lasterketaren hasieratik erritmoz kanpo aritu zen eta azkenean bere markatik zertxobait gora amaitu zuen, kronoa 4:58,36an geratuz.

Asteartea 30
Azken eguneko eta lehiaketako azken jardunaldian gure bi taldekideak lehen proban aritu ziren 200 librean. Proba honetan biak txukun aritu ziren baina Aintzane izan zen bere marka pertsonala hobetzea lortu zuena. Proba honetan Aintzanek 2:14,85 egin zuen, bere aurreko 2:18,33a ia lau segundutan hobetuz. Norak aldiz 2:17,98rekin bere onenean egin zuen igeri, baina ez zuen marka pertsonala hobetzea lortu.

Norak berak, goizeko saioko azken proban hartu zuen parte, 800 librean. Proban honetan haseratik erritmoa hartu ezinik aritu zen eta azkenean bere marka onenetan aritu bazen ere, 10:09,44rekin amaitu zuen proba, bere onenetik bost segundura.

Orokorrean txukun aritu dira gureak Bartzelonan. Orain ondo merezitako oporraldia izango dute biek.

📷 ARGAZKIAK - FOTOS (Joxemai Etxeberria)

Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here