KRONIKA: JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko uztailakren 17(a), asteazkena

KRONIKA: JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA

2 MARKA PERTSONAL, TALDEKO ERREKOR BERRI BAT, 4 URRE, ZILAR BAT eta BRONTZE BAT Gasteizen jokatutako Euskal Herrikoan

Pasa den asteburuan, uztailaren 12an, 13an eta 14an junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Udako Txapelketa ospatu zen Gasteizko Mendizorrotzan. Bertan bi taldeki izan enituen ordezkari, ostiral eta larunbateko saioetan, igandekoan atseden hartu eta denboraldiko txapelketa nagusiak prestatzen jarraitzeko asmoz. Lehiaketa honetan Leire eta Ainhoa Mart铆n izan genituen lehian. Biak bikain aritu ziren.


Ostiraleko saioan Leire 100 tximeletan eta 200 metro lau estiloak probatan aritu zen eta Ainhoa berriz 100 tximeletan eta 50 librean. Proba hautean biak ere 100 tximeletako aratsaleko B finalerako sailkatu ziren eta Leireren kasuan, 200 lau estiloetako A finalerako ere bai. Tximeleta erako finalean Ainhoa nagusi izan zen 1:06,91rekin marka pertsonala eta junior kategorian brontzea eskuratuz. Lau estiloetako A finalean aldiz, Leire erabat nagusi izan zen bai junior mailan eta baita absolutu mailan ere, bietan urrea irabaziz.

Igandeko saioan Ainhoa 200 tximeletan aritu zen eta Leire berriz 100 bizkar proban. Ainhoa 2:29,04rekin arratsaldeko A finalerako silkatu zen. Arratsaldean marka hau birrindu egin zuen Ainhoak eta kronoa 2:25,02an gertau zuen, marka pertsonal bikaina irabaziz, taldeko 16 urteko eta absolutu mailako errekor berriak ezarriz eta junior zein absolutu mailan txapeldun izanik eta bietan urrea eskuratuz. Leire ere bikain aritu zen. Goizeko 1:07,94rekin arratsaldeko A finalerako sailkatu zen eta bertan 1:08,50 eginez junior mailako zilarra eskuratu zuen.

Ez ohiko probak izan ziren gure igerilarientzat baina benetan txukun defendatzen jakin izan zuten. Azken txanpa honetan helburu nagusia ondo prestatzen jarraituko dute Leirek eta AInhoak, Terrassan ahalik eta onenak eman ahal izateko.



Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here