KRONIKA: XIV CIRCUITO OPEN COMUNIDAD DE MADRID - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko uztailakren 3(a), asteazkena

KRONIKA: XIV CIRCUITO OPEN COMUNIDAD DE MADRID

BRONTZE BAT eta  7 "A" FINAL Madrilen

Pasa den asteburuan Leire eta Ainhoa Martín taldekideak Madrilen izan dira, Gipuzkoako Selekzioarekin "XIV Circuito Open Comunidad de Madrid" txapelketan parte hartzen.
Udarako Junior mailako Espainiako Txapelketa prestatze aldera lehiaketa sendoa izan dute bertan gure bi neskek. Ainhoa 100 eta 200 bular eta 200 eta 400 lau estioetan lehiatu da eta Leire berriz 100 eta 200 bizakr eta 200 eta 400 lau estiloetan. Beren onenean aritu ez badira ere marka txukunak erdietsi dituzte biek.


Ainhoa 100 bular probako A finalean bosgarren izan zen 1:15,10 eginez, 200 lau estiloetako B finalean hirugarren, hamaikagarren postu eskuratuz, eta 200 bular probako A finalean berriz laugarren kronoa 2:38,51n geratuz. 400 metro lau estiloetako finalerako sailkatu bazen ere, 200 bular proba hobeto burutzeko asmoz ez zen final horretan irten.

Leirek aldiz 200 lau estiloetako A finalean zazpigarren postua lortu zuen 2:29,40rekin, 200 bizkar probako A finalean ere izan zen, bertan seigarren postua eskuratuz eta kronoa 2:25,88 txukun batean geratuz. Lau estiloetako 400 metroetako A finalean Leire hirugarren sailkatu zen 5:10,83 eder bat eginez eta brontzea eskuratuz.

Proba sendoak beste behin ere gureak lehiarako aukeratutakoak eta ohi bezala ondo erantzun dute berriro ere. Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa izango dute eta hurrengoan aldiz junior eta absolutu mailako Euskal Herrikoa. Bi txapelketa hauetan euren ohiko probak alde batera utziko ditugu denboraldi amaierako txapelketa nagusia prestatzeko asmotan.

Zorionak egindako lanagatik eta esfortzuagatik neskak! 


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here