KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2019(e)ko azaroakren 12(a), asteartea

KRONIKA: NEGUKO LIGAKO 2. JARDUNALDIA

22 MARKA PERTSONAL eta IGERIKETA EGOKITUKO 3 TALDEKO ERREKOR BERRI Ordizian

Erritmo egokian ari dira gureak

Pasa den larunbatean, gure taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordiziako "Majori" kiroldegian izan ziren Neguko Ligako 2. jardunaldian parte hartzen.

Prestakuntza prozesuaren barneko lehiaketa bezela hartzen dugun txapelketa honetan, orain arteko lanaren barneratzeak eta egindako bidea baloratzea genuen helburu eta, zentzu horretan zenbait ondorio positibo atera genituen. Gainontzean gure igerilariak ohiko mailan aritu ziren, lehian gogotsu eta maila oneko markak lortuz.

Guztira, kategoria hauetako 18 taldekide aritu ziren Ordizian ospatutako jardunaldian.


22 Marka pertsonal bi asteko tartearekin

Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan Aintzane Sarobek 50 tximeletako marka pertsonal berria 32,56an utzi zuen. Nerea Santos-ek 50 libreko marka pertsonal berria lortu zuen kronoa 31,31n geratuz, Nahia Zudairek 200 libreko marka berria 2:35,15ean utzi zuen eta Nathalia E. Torresek 50 libre eta 50 tximeletako marka berriak ezarri zituen, lehenengoan 39,26 eginez eta bigarrenean aldiz kronoa 50,20an geratuz.

Emakumezko infantilen kasuan Nerea Irazuk 50 tximeletakoa hobetzea lortu zuen 36,71 markarekin, Saioa Elolak 400 lau estiloak probako marka berria 6:27,46an utzi zuen eta 100 bizkar probakoa berriz 1:23,13an, June Lopezek proba berak 6:15,36 eta 1:18,13rekin ondu zituen eta Izaro Audikanak ere 400 lau estiloetako marka berria 6:09,25ean uzteaz gain 100 bular probak marka berria ere egitea lortu zuen 1:28,85 markarekin. Azkenik, Ruth Pelayok 50 libreko marka eta 100 lau estiloetako marka ontzea lortu zuen, lehena 35,74an utziz eta bigarrena berriz 1:29,72an.

Gizonezkoetan, Eneko Elizasuk 50 tximeletako marka 31,60an utzi zuen, Unai G. Somovilla-k 50 librekoa 27,98an, Unax Goenagak 400 lau estiloetakoa 6:02,24an eta 50 tximeletakoa 37,02an, Aimar Sukunzak 50 librekoa 31,03an eta Haritz Gomezek 100 bular probakoa 1:34,94an tartean 50eko marka berria 44,75ean utziz eta baita 100 lau estiloetakoa ere, 1:22,57 eginez.

Infantilen gutxieneko berriak

Egindako markekin, inafntilen kasuan bereziki, Gipuzkoako zein Euskal Herriko sailkapen berriak ere lortu genituen:
  • Izaro Audikanak Neguko Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortu zuen 400 lau estiloak probarekin. Gipuzkoako Udako Txapelketarako 100 bular probako gutxienekoa ere lortu zuen. 
  • Garazi Etxeberriak, June Lopezek eta Saioa Elolak Gipuzkoako Neguko zein Udako Txapelketarako txartela lortu zuten 400 lau estiloak probarekin. 
  • June Lopezek eta Saoa Elolak Gipuzkoako Udako Txapelketarako 100 bizkar probako gutxienekoa lortu zuten. 
  • Garazi Etxeberriak eta Izaro Audikanak Gipuzkoako Udako Txapelketarako 200 libre probako gutxienekoa lortu zuen. 
  • Nerea Irazuk 100 libreko Udako Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketetarako gutxienkoak lortu zituen. 

Taldeko errekor berriak

Egindako markekin, pasatako asteburuan hiru taldeko errekor berri egin genituen, igeriketa egokitukoak kasu honetan. Alde batetik Nahia Zudairek 200 libreko taldeko errekor berria ezarri zuen kronoa 2:35,15ean geratuz, S8 kategorian. Bestetik, Nathalia E. Torres-ek S14 kategoriako errekor berriak ezarri zituen igeri egindako bi probatan, 50 librean (39,26) eta 50 tximeletan (50,20).

Saioa amaitzeko, 4x100 estilo libreko errelebua

Saio amaieran 4x100 estilo libreko errelebua izan genuen. Gure kasuan emakumezko bi errelebu eta gizonezko infantil mailako errelebu bat aurkeztu genituen.


Infantil mailan, mutilak lehen postuan sailkatu ziren eta neskak berriz bigarren izan ziren. Absolutu mailako nesken errelebu taldea ere nagusi izan zen. 



Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here