KRONIKA: GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA 19-20 - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2020(e)ko urtarrilakren 16(a), osteguna

KRONIKA: GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO KOPA 19-20

47 MARKA PERTSONAL BERRI ETA TALDEKO 5 ERREKOR BERRI, Irunen ospatutako Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan

Besteak beste Espainiako Txapelketarako, Euskal Herrikorako eta Gipuzkoakorako sailkapen berri bana ere lortu genuen.

Asteburu bikaina igaro dugu Irunen. Urteroko legez, neguko data hauetan, guretzat zirraragarriena den txapelketa izaten dugu. Gipuzkoako Kluben Arteko Kopak gure igerilariei bultzada extra bat egiteko indarra ematen die eta ohi bezela, honetan ere, talde giro bikaina izaten da, guztion artean sailkapenean ahalik eta gorenean egotea helburu dugun asteburu osoko lehiaketa honetan.

Pasatako asteburuan ere, ohi bezela gureek ez zuten hutsik egin. Gure taldetik, 17 igerilari aritu ziren lehian, lehiaketa honetarako juxtu xamar baina, zalantzarik gabe, amaierako emaitzan eragina izan zuen arren, denek euren onena eman ez zutenik ezin dugu inolaz ere esan. Horren adibide lortutako marka hobekuntza, gutxieneko eta taldeko marka berri guztiak.



Sailkapena

Aurtengo ediziorako, aurreko denboraldiko legez, bi sailkapen mota egon dira, A eta B sailkapenak. A sailkapenak Neguko Ligako emaitzen arabera puntu gehien lortu dituzten lehen 8 taldeak biltzen ditu eta B sailkapenak aldiz, 9garrenetik aurrerakoak. Sailkapen horretan, neskak zein  mutilak A mailan aritu dira.

Esan bezela, proba guztiak behar bezela betetzeko igerilari gehiago behar genituzkeen arren, batez ere mutiletan, gure taldekide gutiek maila bikaina eman dute, amaieran, A kategorian neskak podiumeko zazpigarren postuan izan direlarik eta mutilak berriz, zortzigarren postuan. Taldea, orotara, sailkapen bateratuan seigarren sailkatu da.

Errekor berriak

Lortutako marka pertsonal guztien artean, zenbait marka adineko zein absolutu mailako taldeko errekor berri izan dira. Mutiletan, Unai G. Somovilla-k 17 urteko errekor berri bat ezarri zuen 200 lau estiloetan, kronoa 2:27,71n geratuz. Eneko Elizasuk berriz

Nesketan, estilo librean, Aintzane Sarobek 50, 100 eta 200 metroetako 16 urteko zein absolutu mailako marka berriak ezarri zituen, lehena 27,72an utziz eta bigarrena 59,40an eta hirugarrena 2:09,70ean Tximeleta erako 50 metroko 16 urtekoa ere ontzea lortu zuen Aintzanek, kronoa 30,87an geratuz.

Banakako emaitzak

Jarraian lehiaketa honetan zehar markak hobetzea lortu dute igerilari eta proben zerrenda:
  • Aimar Sukunza: 200 eta 400 libre, 100 eta 200 lau estiloak
  • Aintzane Sarobe: 50, 100 eta 200 libre, 50 tximeleta
  • Eneko Elizasu: 200 eta 400 libre, 100 lau estiloak
  • Nora Imaz: 100,200 eta 400 libre, 200 bular
  • June Lopez: 50 bizkar, 50 eta 100 tximeleta
  • Nerea Irazu: 200 bizkar, 50 tximeleta, 200 eta 400 lau estiloak
  • Izaro Audikana: 200 bular
  • Garazi Etxeberria: 50 tximeleta, 200 lau estiloak
  • Saioa Elola: 50 libre, 50 bizkar, 100 au estiloak
  • Unax Goenaga: 50, 100 eta 200 bizkar, 400 lau estiloak
  • Unai Barcina: 100 eta 200 bular, 100 eta 200 tximeleta, 400 lau estiloak
  • Julen Azpiroz: 50 eta 100 libre, 50 bular, 50, 100 eta 200 bizkar, 50 tximeleta
  • Haritz Gomez: 50 libre, 200 bular, 200 tximeleta
Hala ere, horretaz haratago, taldekide guztien artean 47 marka pertsonal lortu izanak ere badu bere balioa, marka pertsonal asko dira eta aurtengo denboraldan Neguko Ligak izan duen erritmoarekin, taldekideek etengabe marka pertsonalak hobetzeko gaitasuna izatea benetan aipatzekoa da.


Gutxieneko marka berriak

Egindako markekin, gure igerilariek zenbait gutxieneko marka berri egitea ere lortu dute, lehendik jada lortutako gutxieneko eta salkapen ugariez gain.

Alde batetik, Nora Imazek 400 librean Neguko zein Udarako Espainiako Infantil mailako Txapelketetarako gutxienekoak lortu zituen egindako 4:36,25arekin. Bestetik, Eneko Elizasuk giltza diren Euskal Herriko Txapelketarako 400 eta 1500 libreko gutxienekoak errez ainditu zituen eta azkenik, Aimar Sukunzak, Gipuzkoako Neguko Txapelketarako 400 libreko gutxienekoa egitea lortu zuen, kronoa 4:57,92an geratuz.

Esfortzu eta intentsitate handiko asteburua izan zen urtarrilaren 11 eta 12koa. Txapelketa eder hau pasata, gureek pixkana neguko taxpelketa nagusiak prestatzen hasiko dira.

Bitartean, larunbat honetan bertan, Nerea Santos-ek 3000 metrokoa izango du eta Nora Imazek eta Nerea Irazuk berriz 2000 metrokoa, Lasarten ospatuko den Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketan.

Burunpower! - BRNPWR!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here