KRONIKA: KZL/TEST 2. JARDUNALDIA - BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web
Informatuta egon-Mantente informado/aHarpidetu gure albisteetara-Suscríbete a nuestros postsHarpidetu orain!-¡Suscríbete ahora!

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEA - Web

Jarraitu taldearen egunerokotasuna - Sigue el día a día del club

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2020(e)ko urtarrilakren 20(a), astelehena

KRONIKA: KZL/TEST 2. JARDUNALDIA

BENJAMINAK BIKAIN EUREN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN

Guztiak bikain aritu ziren, probak benetan txukun burutuz

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Tolosan ospatu genuen, Usabaleko igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 27 haur aritu ziren.



Lehen urtekoetan, 2011ko haurrek 50 metro bizkar estiloko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran. Kategoria berean, 2010koek, banakako proba bezela 100 bizkar proba izan zuten. Hauek ere primeran aritu ziren. Haur hauek estilo libreko  6x25 errelebu mistoarekin amaitu zuten saioa.

Benjamin "B" kategorian, 2009ko neska-mutilek 50 bular eta 100 bizkar probak izan zituzten eta 2008ko mutilek aldiz 50 bular eta 200 bizkar probak. Orokorrean probak horrela izan baziren ere, 2009ko haur batzuk ere 200 bizkar proban aritu ziren. Kategoria honetako gure haurrak ere oso txukun aritu ziren eta maila ona hartzen ari direla erakutsi zuten gainera, egindako markekin, askotan, lehen postuetan sailkatuz. Adin tarte honetako haurrek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten nesketan zein mutiletan.

Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diegun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin. 

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.

Aupa Buruntxikiak!!


Burunpower! - BRNPWR!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here