DENBORALDIKO AZKEN BESOKADAK, ITSASOAN! - [EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak
2020/2021 Izen ematea zabalik2013an eta aurrez jaioak Lasarte-Orian | 2012an eta aurrez jaioak AndoainenINFO

ES | EU

[EUS] Buruntzaldea Igeriketa- Albisteak

Jarraitu taldearen egunerokotasuna

Breaking

Home Top Ad

Sin%2Bt%25C3%25ADtulo-1%2Bcopia

Post Top Ad

Responsive Ads Here

2020(e)ko uztailakren 5(a), igandea

DENBORALDIKO AZKEN BESOKADAK, ITSASOAN!

Itsasoan igeri eginez amaitu du denboraldia infantil, junior eta absolutuen taldeak. Covid-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, martxoaren 12an jada entrenamendurik gabe geratu ziren kategoria hauetako igerilariak, gainontzeko taldekide guztiak bezala.



Deseskalatuaren fase desberdinek ahalbidetzen gintuzten erritmo eta baldintzetan, maiatzaren 29an lehen  saioa izan zuten igerilari federatuek eta uztailaren 3koarekin amaitutzat eman dugu denboraldia.

Tartean, astelehen, asteazken eta ostiralero ordu bete edo ordu eta erdi arteko saioak burutu diztuzte igerilari hauek eta partehartzea oso zabala izan da, nahiz eta, azken astean, denboraldia amaitzeko beharra somatu den.

Oso harro gaude gure igerilariek azaldu duten jarrera eta prestutasunarekin eta baita gurasoek eskaini duten laguntzarekin ere, egun bakoitzean igerilariak hondartzara eraman eta ekartzeko ardura hartu baitute eta eguraldi ona ez dugu beti izan. Konpromezu hori ezinbestekoa zen eta taldetik asko eskertzen dugu.


Orokorrean 3500 eta 4500 metro arteko saioak burutu dituzte gure taldekideek, haseran igeri egite hutsekoak baina gerora bestelako jarduerak ere sartu ditugu saioetan. Hala ere, itsasoan igeri egiteak ez du igerilekuko igerilarientzat aukera zabalik ematen eta saio desberdinak proposatzea ere ez da erraza izan.

Igerilekuari dagokionez, kategoria hauetako gazteek ere ez dute taldean berriro ere igerilekuan igeri egiteko paradarik izan, oraindik ere taldeak horretarako baimenik ez dauka eta. Litekeena da aste honetako asteazkenetik aurrera jada igerilekuan entrenatu ahal izatea eta, hori naguski master kategoriako igerilariekin egingo dugu, eurak batira oraindik denboraldia amaitutzat ez duten taldeko kategoria bakarra.

Udara ona pasa beraz, atseden hartu eta pilak bete-betean kargatu, datorren denboraldian, egoerak hobera egiten badu eta hala espero dugu) egurra eman behar dugu eta!!

Aupa EKIPO!! BRNPWR!! 



ELKARBANATU

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Post Bottom Ad

Responsive Ads Here