2021/2022 denboraldiko
aurre izen-ematea

2021/2022 denboraldiko 
aurre izen-ematea

Igerilari berrientzat soilik
Jada klubean daudenek ez dute aurre izen-ematerik egin behar

Datorren denboraldian, taldean hasi daitezkeen haur gazteenak honakoak dira: 2014an eta lehenago jaioak Lasarte-Orian eta 2013an eta lehenago jaioak Andoainen. Denboraldi berria 2021eko irailean hasiko da.

Gaur egungo egoera epidemiologikoa dela eta, gerta liteke datorren denboraldian ere, ordutegi-erabilerei, espazioari eta abarri dagokienez instalazioetan mugak izatea, bai eta entrenamenduetan parte hartzen duten pertsonen kopuruari dagokionez ere.

Ez dugu kanpoan utziko izena eman duen inor, baina antolakuntzaren balizko behar bati begira, aurreikuspen bat eduki ahal izateko, ezinbestekoa zaigu aldez aurretik zenbat pertsonekin kontatzen dugun jakitea.

Era berean, aurre izen-ematean, haur bakoitzaren ordutegi- eta egun-lehentasunak jasoko ditugu, ahalik eta aukerarik onenak eskaini ahal izateko. Hala ere, badakigu emandako informazioa aldatu egin daitekeela, eskolaz kanpoko jardueren arabera.

Aurretiko izen-ematea egin ondoren, hurrengo denboraldia hasi baino lehen (saiatuko gara oraingo denboraldiaren amaieran izan dadin), aurrez izena eman dutenekin harremanetan jarriko gara, izen-emate irmoa egin dezaten. Une horretan, urteko kuotaren kopuru zehatzaren eta egun eta ordutegien berri emango diegu, eta izan dezaketen edozein zalantza argituko dugu.

Edozein zalantza argitu nahi baduzu edo bestelako galderarik baldin badaukazu, erabili gure komunikazio bide nagusietako edozein: 696 506 632 telefonoa, info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoa edo WhatsApp bidezko kontaktua 696 506 632 telefono zenbakian.

Dagoeneko klubean dauden igerilariek ez dute aurre izen-ematea egin behar. 

> 2 edo 3 entrenamendu egunetako oinarrizko urteko kuota 342* eurokoa da, 57 euroko 6 zatitan banatzen dena.
> 4 edo 5 entrenamendu egunetako oinarrizko urteko kuota 390* eurokoa da, 65 euroko 6 zatitan banatzen dena.
*kopuru hauek berraztertzeke daude.

# Klubean dauden familiakide kopuruagatik hobariak daude.
# DSBE laguntza jasotzeagatik hobariak daude.

IGERIKETA ESKOLARRA ETA FEDERATUA
Igeriketa Eskolar eta Federatua klubaren oinarria da eta bizitza osoko kirol ibilbide bat eskaintzen du, bai igeriketa arruntean bakarrik zein klubeko beste disziplinetara bidea zabalduz.

Igeriketa Eskolar zein Federatuan, haur eta gazteek igeriketaren oinarriak ikasi eta garatzen dituzte kirol honetan maisutza lortu arte, bakoitzari, bere neurrian, kirol ibilbidean aurrera egitea ahalbidetuz.

Klubaren disziplinen barruan oinarria izanik, erabateko lehentasuna du lehen urteetan (aurrebenjamin eta benjaminetan), etorkizunera begira uretako edozein disziplinaren oinarria baita.

IGERIKETA EGOKITUA
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.

Igeriketa Egokituak, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta lehiaketako igeriketan kirol ibilbide oso bat eskainiz. << Ezagutu Igeriketa Egokitua >>

Harremanetarako

Whatsapp-a: 696 506 632
Email-a: info@buruntzaldeaikt.eus
Telefonoa: 696 506 632

Jarrai gaitzazu
Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Kluba