2021/2022 denboraldirako
izen-ematea

> Lasarte-Oriarako izen ematea | Maialen Chourraut (Lasarte-Oria)
Eskolar eta federatua atalaren informazio osoa
Eskolar eta Federatuen denboraldi hasiera irailaren 14an
✏ Sakatu ondorengo esteka: https://forms.gle/KXHWQsAcv6pyok116


> Parte-hartze igeriketarako izen ematea, "Estiloak" | Maialen Chourraut (Lasarte-Oria)
Parte-hartze igeriketa atalaren informazio osoa
Parte-hartze igeriketaren denboraldi hasiera irailaren 14an
✏ Sakatu ondorengo esteka: https://forms.gle/qwbutSXLgdNTdrYf9


> Master igeriketarako izen ematea | Maialen Chourraut (Lasarte-Oria)
Master igeriketaren informazio osoa
Master atalaren denboraldi hasiera urriaren 4an
✏ Sakatu ondorengo esteka: https://forms.gle/gaguToQRzD8KMBb69

~ ~ ~ ~

> Andoainerako izen ematea | Allurralde (Andoain)
Eskolar eta federatua atalaren informazio osoa
Eskolar eta Federatuen denboraldi hasiera irailaren 14an
✏ Sakatu ondorengo esteka: https://forms.gle/k5at7aqGJqVRqGP28

~ ~ ~ ~

Baja ematea
Sakatu ondorengo esteka: https://forms.gle/S8KmbWn8nedrxV3S7

Datorren denboraldian, taldean hasi daitezkeen haur gazteenak honakoak dira: 2014an eta lehenago jaioak Lasarte-Orian eta 2013an eta lehenago jaioak Andoainen. Denboraldi berria 2021eko irailean 13ko astean hasiko da, nor bere ordu eta egunetan.

Gaur egungo egoera epidemiologikoa dela eta, gerta liteke datorren denboraldian ere, ordutegi-erabilerei, espazioari eta abarri dagokienez instalazioetan mugak izatea, bai eta entrenamenduetan parte hartzen duten pertsonen kopuruari dagokionez ere. Printzipioz, aurtengoan izan ditugun ordutegi eta egutegiarekin kontatzen dugu bi kiroldegietan.

Izen-ematea egin ondoren, hurrengo denboraldia hasi baino lehen, izena eman dutenei oroigarri gisa email bat bidaliko diegu.


Edozein zalantza argitu nahi baduzu edo bestelako galderarik baldin badaukazu, erabili gure komunikazio bide nagusietako edozein: 696 506 632 telefonoa, info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoa edo WhatsApp bidezko kontaktua 696 506 632 telefono zenbakian.

Urteko kuotaren inguruko informazio osoa izen emate inprimakian bertan dago eskuragarri.

# Klubean dauden familiakide kopuruagatik hobariak daude.
# DSBE laguntza jasotzeagatik hobariak daude.

IGERIKETA ESKOLARRA ETA FEDERATUA
Igeriketa Eskolar eta Federatua klubaren oinarria da eta bizitza osoko kirol ibilbide bat eskaintzen du, bai igeriketa arruntean bakarrik zein klubeko beste disziplinetara bidea zabalduz.

Igeriketa Eskolar zein Federatuan, haur eta gazteek igeriketaren oinarriak ikasi eta garatzen dituzte kirol honetan maisutza lortu arte, bakoitzari, bere neurrian, kirol ibilbidean aurrera egitea ahalbidetuz.

Klubaren disziplinen barruan oinarria izanik, erabateko lehentasuna du lehen urteetan (aurrebenjamin eta benjaminetan), etorkizunera begira uretako edozein disziplinaren oinarria baita.

IGERIKETA EGOKITUA
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.

Igeriketa Egokituak, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta lehiaketako igeriketan kirol ibilbide oso bat eskainiz. << Ezagutu Igeriketa Egokitua >>

PARTE-HARTZE IGERIKETA, "ESTILOAK"
Astean behin edo bitan burutzen den jarduera honek igeriketa probatu nahi dutenei eta euren igeriketa ahalmenak hobetzea helburu duten haurrei aukera ematea du helburu.

Saioetan zehar haurrei igeriketako oinarrizko ahalmenak zein igeriketako estilo desberdinetan hastapena eta garapena eskaintzen zaie, aldi berean, partehartze igeriketa bat ahalbidetuz.

MASTER IGERIKETA
Master atala 18 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago. Atal hontan entrenamendua da helburu nagusia eta horretarako beharrezkoak diren alderdi tekniko, taktiko eta fisikoak landu eta garatzen dira.

Entrenamendu talde bat izanik, helburua igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu, beti ere igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe.



Harremanetarako

Whatsapp-a: 696 506 632
Email-a: info@buruntzaldeaikt.eus
Telefonoa: 696 506 632

Jarrai gaitzazu
Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Kluba