BOLONDRESAK

Txapelketak antolatzerako garaian, guraso, familiakide zein igerilarien laguntza behar izaten dugu lehiaketa horiek aurrera ateratzeko.

Horretarako, hemen behean zerrendan ipintzen ditugu gure taldeak denboraldian zehar antolatuko dituen txapelketak, nahi baduzu, antolaketa horretan zeure burua bolondres gisa aurkeztu ahal izan dezazun.

Txapelketak antolatzeko arrazoiak

1.- Distantzia Luzeko Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketa -2020/12/12- Maialen Chourraut, Lasarte-Oria

Zergatik txapelketak antolatu?

Txapelketak antolatzeko arrazoiak hiru arlotan biltzen dira nagusiki; bata “soziala”, bigarrena “ekonomikoa” eta hirugarren arlo batek taldeen arteko ikuspegi “solidarioari” egiten dio erreferentzia.

i. Gure herrietan (Lasarten eta Andoainen) antolatzen ditugun lehiaketek gure igerilari, entrenatzaile eta laguntzaile bolondresei desplazamendu handirik egin behar ez izatea suposatzen die, gehienak bertako herritarrak izanik, igerilekura oinez joan daitezkeelako eta txapelketaren amaieran gainera, berriro ere kalean lehenago egoteko aukera ematen die.

ii. Gure herrietan (Lasarten eta Andoainen) antolatzen ditugun lehiaketek, igeriketari presentzia eta “izatea” ematen die herri hauetan, bietan kirol honek tokia eta eskaera baduela azaleraziz.

iii. Benjamin eta alebinen kasuan, txapelketa euren eguneroko igerileku eta lekuan egiteak, normalean izan ohi duten urduritasuna arintzen laguntzen die, lehiatzeko tokia ezagun zaielako eta bertan mugitzeko konfidantza eta lasaitasun gehiago izaten dutelako.


iv. Gure seme-alabek burutzen duten ekintza batean zuzenean partaide izateko aukera ematen digu, haur edo gazteak bere gurasoaren inplikazioa ikusten duelarik eta berak egiten duena, etxerako garrantzitsua eta positiboa dela sentituz.


v. Txapelketak antolatzeak talde eta helburu amankomuneko gurasoen artean erlazioak sortu eta sendotzea baimentzen du, taldeko dinamikan laguntzen du horrek. 

Arlo ekonomikoan, txapelketen antolaketagatik klubarentzat diru laguntza lortzen da.

Denboraldian zehar burutzen diren txapelketa guztien artean, gure klubak ez du guztietan antolaketa lanak egiteko aukerarik, batez ere igerilekuen berezitasunagatik (harmaila falta, leku gutxi igerilekuan, eta abar).

Horrela, antolatu ditzakegun txapelketak honakoak dira: egoitzetan banatuta dauden lehiaketetako jardunaldiak (ligako jardunaldiak kategoria guztietan, benjamin eta alebinen txapelketak edo sariak, klubaren trofeoak eta Infantil-junior-absolutuen Neguko eta Udako Gipuzkoako Sariak.

Lehiaketa guzti hauen artean, bakoitzak ekonomikoki balio desberdina du, dituen sesio bakoitzaren arabera, mailaren arabera eta kronogailu motaren arabera.

Jasotzen den diru-laguntzatik, batzuetan, epaileen ordainketa ere egin behar da. 

Arlo orokorrago bat da hau, baina oso garrantzitsua. Izan ere, guk txapelketarik antolatuko ez bagenu, guk egiten ez ditugun hauek, jada beste batzuk antolatzeaz arduratzen diren taldeen gain jarriko genituzke, modu horretan talde hauei gainkarga bat jarriz eta, muturrean, lehiaketa hauek aurrera eramateko inor prest ez egotea gertatuz.

Bakoitzak egin dezakeen aportazioak, zalantzarik gabe, haur zein gazteengan, klubarengan eta Gipuzkoako igeriketarengan eragin positiboa du, eta alde horretatik, esfortzu bat egiteak pena merezi du!

Harremanetarako

Whatsapp-a: 696 506 632
Email-a: info@buruntzaldeaikt.eus
Telefonoa: 696 506 632

Jarrai gaitzazu
Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Kluba