IGERIKETA EGOKITUA

Igeriketa paralinpikoa: klaseak, sailkapenak eta profilak

Igeriketa paralinpikoan lau estilo praktikatzen dira: librea, bular estiloa, bizkarra eta tximeleta. Gainera, laurak estiloen proban konbinatzen dira, banaka edo txandaka. Lasterketa guztiak 50 metroko igerilekuan jokatzen dira eta kirolariak hiru postutatik irten daitezke: zutik poiete gainean, poietean eserita edo zuzenean ur barrutik.

Igeriketa, lehenengo Joko Paralinpiarretatik etengabe praktikatzen den kirol gutxienetako bat da, 1960ko Erromakoaetatik gaur egun arte izan du lekua.

Kirol-espezialitate bakoitzak sailkapen funtzionaleko sistema bat du, kirolariak beren eraginkortasun funtzionalagatik parekatzeko (artikulazioa, mugimendu-tartea, koordinazioa, indarra), ez beren desgaitasunarengatik, lehiaketa orekatuagoa eta bidezkoagoa izan dadin.

Sailkapena baimendutako profesionalek egiten dute, eta sailkapen-arduradun bat eta sailkapen-buru bat daude. Balorazio fisikoa egiten duten sailkatzaileak ("ohatila-testa") medikuak, fisioterapeutak eta abar izango dira; balorazio teknikoaren sailkatzaileak ("ur-testa"), berriz, igeriketako teknikari eta entrenatzaile aitortuak izango dira, sistema honetan trebatuak eta dagozkien Federazioetako Igeriketa Batzordeak baimendutakoak, ekitaldi nazionaletan sailkatzeko.

Ekitaldia nazioartekoa bada, Nazioarteko Igeriketa Batzordeak baimendutako talde bat sailkatu beharko du. Sailkapen-sistema hau 1992an hasi zen erabiltzen Bartzelonako Paralimpiadetan.

2018ko urtarriletik aurrera, sailkapen sistemak aldaketa batzuk izan ditu, baina Nazioarteko Sailkapena pasatzea derrigorrezkoa da lehiaketa mota hauetan lehiatu ahal izateko.

Klaseak:

Klase guztiak "S" (swim) bidez hasten dira:
S aurrizkiak (swim) estilo libreko, bizkarreko eta tximeletako klasea adierazten du.
Sb (swim breastroke) aurrizkiak bular estilorako klasea adierazten du.
SM (swim medley) aurrizkiak lau estiloetarako klasea adierazten du.

Hiru desberdintasun horiek daude, estilo libreak, bizkarrak eta tximeletak garrantzi handiagoa dutelako goiko atalean; bular estiloan, berriz, beheko atalak garrantzia handiagoa hartzen du.

Lau estiloetako probetan, estilo guztiak bertan daudenez (baita bular ere), SM sailkapena ere badago.

Profilak:

Beraz, igerilari bakoitzak 3 motako profila du, eta aurrizki bat edo beste aplikatuko zaio, jokatuko duen probaren arabera. Igerilari batek klase bera izan dezake edo ez, balorazio bakoitzaren arabera.

Multzokatzea:

S1- S10 motakoak urritasun fisikoa edo garun-paralisia duten igerilarientzat dira. (FEDDF- FEDPC – KPI).
S11- S13 klaseak ikusmen-urritasuna duten igerilarientzat dira. (FEDC – KPI)
S14 motak adimen-urritasuna duten igerilari guztiak biltzen ditu (FEDDI INAS/KPI).

S1-S10 sailkapena: urritasuna fisikoa edo garuneko paralisia duten igerilariak

S1- S10 motetan sartzen dira desgaitasun larria duten igerilariak (S1, SB1, SM1) eta gutxieneko desgaitasuna dutenak (S10, SM9, SM10).

World Para Swimming arauaren arabera, sailkapen funtzional batean hautagai izateko, kirolariak desgaitasun hautagarri, iraunkor eta osasun-egoera baten emaitza zuzena izan behar du.

Urritasun mota hautagarriak:
i. Potentzia muskularraren urritasuna: potentzia muskularraren urritasuna duten kirolariek arazo mediko bat dute, eta arazo horrek murriztu edo ezabatu egiten du muskuluak beren borondatez hartzeko gaitasuna, mugitzeko edo indarra sortzeko.
ii. Gorputz-adarretako urritasuna: gorputz-adar batean urritasuna duten kirolariek hezurrik edo artikulaziorik ez dute, erabat edo partzialki, traumatismo baten ondorioz.
iii. Hanken luzeran dagoen aldea: hanken luzeran diferentziak dituzten kirolariak dira, beheko gorputz-adarretan luzeran diferentziak dituztenak.
iv. Altuera baxua: altuera txikia duten kirolariek luzera txikia dute goiko gorputz-adarretako, beheko gorputz-adarretako eta/edo enborreko hezurretan.
v. Hipertonia: hipertonia duten kirolariek tentsio muskularra handitzen dute eta muskulu bat luzatzeko gaitasun txikiagoa dute nerbio-sistema zentralean izandako lesio baten ondorioz.
vi. Ataxia: ataxia duten kirolariek mugimendu desordenatuak dituzte, nerbio-sistema zentralean izandako kaltearen ondorioz.
vii. Atetosia: Atetosia duten kirolariek nahi gabeko mugimendu geldoak eta jarraituak dituzte.
viii. Urritasuna mugimendu pasiboaren mailan: mugimendu pasiboaren esparruan urritasuna duten kirolariek mugaketa edo mugimendu pasiborik eza dute artikulazio batean edo gehiagotan.

> Ez dira barne hartzen: mentalak, sentsorialak, erraietakoak.

Klase bakoitzean desgaitasunak konbina daitezke.
Sailkapena trebetasunetan oinarritzen da, eta ez desgaitasunetan.
Lokomotrizitate-trebetasunak ohatila-test batean ebaluatzen dira, eta, ondoren, uretan.
Trebetasunak neurtzeko, zenbakizko kalkuluen sistema bat erabiltzen da, igerilarien propultsio efektiboaren aldaketak erakusten dituzten profiletan (motak) adierazita.

Balorazioa:

Kirolari batek gutxienez 15 puntu galdu beharko ditu balorazio fisikoan, balorazio teknikora igaro ahal izateko. Balorazio fisikoan 15 puntu horiek galtzen ez baditu, Kirolari "Ez Hautagarria (IE)" bezala hartuko da eta Balorazio Teknikoa ez da gauzatuko.

Klase esleipena lau estiloetako probatan:

Banakako lau estiloen proban, kirol-klasearen esleipena kirolariaren s eta sb estiloetarako kirol-klasearen arabera kalkulatuko da. Kalkulua zenbaki oso batera borobiltzen da. Adibidez, 6.5ean ateratzen den kalkulu bat SM7 kirol-klase batera biribilduko da.

Kirolariari S5 edo goragoko mailako kirol-klase bat esleitzen bazaio (adibidez, S6), estilo-probarako (SM) kirol-klasearen esleipena honela kalkulatuko da:
{(3 x S klasea) + (1 x SB klasea)}/4 = SM kirol-klasea
 
Kirolariari S4 kirol-klasea edo txikiagoa esleitzen bazaio, estilo-probarako (SM) kirol-klasea honela kalkulatuko da:
{(2 x S klasea) + (1 x SB klasea)}/3 = SM kirol-klasea

Salbuespen-kodeak:

Bere urritasun(en) izaera dela eta, kirolari batzuei zenbait salbuespen (Salbuespen Kodeak) esleitu ahal izango zaizkie World Para Swimming Kirol Araudiaren arabera. Sailkapen Mahaiak edozein salbuespen esleitu beharko du balorazio teknikoan. Taula honetan, urritasun fisikoak dituzten kirolariei esleitu ahal izango zaizkien salbuespen-kode motak deskribatzen dira.

Salbuespen-kodeak honela bakarrik esleitu ahal izango dira:
Estilo librea: ez da salbuespenik onartzen.
Bizkarra: '1' salbuespena bakarrik onartzen da.
Tximeleta: '4', '5', '7' salbuespenak bakarrik onartzen dira.
Bular: '2', '3', '7', '8', '9', '12 ',' + 'salbuespenak bakarrik onartzen dira .

Klasearen estatusa:
C: baieztatua
R: berrikusteko modukoa
RFD: berrikuspen-data finkoarekin berrikus daiteke
IE: hautaezina

Iturria: FEDDF

Harremanetarako

Whatsapp-a: 696 506 632
Email-a: info@buruntzaldeaikt.eus
Telefonoa: 696 506 632

Jarrai gaitzazu
Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Kluba