PARTE-HARTZE IGERIKETA, "ESTILOAK"
Astean behin edo bitan burutzen den jarduera honek igeriketa probatu nahi dutenei eta euren igeriketa ahalmenak hobetzea helburu duten haurrei aukera ematea du helburu.

Saioetan zehar haurrei igeriketako oinarrizko ahalmenak zein igeriketako estilo desberdinetan hastapena eta garapena eskaintzen zaie, aldi berean, partehartze igeriketa bat ahalbidetuz. Atal honek ez du lehiketetan parte-hartzen.


Atal honetan helburu nagusiak hauek dira:
i. Igeriketaren oinarri teknikoak ikastea.
ii. Igeriketa gustuz hartzea.
iii. Entrenamenduko egoeraren funtzionamendua barneratzea.
iv. Igeriketaren bidez jarduera fisikoa bultzatzea.
v. Lau estiloetan igeri egiten jakitea eta horien bidez garapen fisikoa eta soziala bideratzea.
vi. Ikasitakoaren bidez klubaren beste ataletarako pausua ahalbidetzea.


IGERIKETA EGOKITUA PARTE-HARTZE IGERIKETAN
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.

Parte-hartze igeriketan, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta jarduera fisikorako aukera eskainiz.


πŸ“ Lasarte-Oria
"Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian
πŸ“ Andoain
"Allurralde" Udal Kiroldegian


πŸ“… Egunak:
Asteartea, Osteguna, edo biak.

πŸ•“ Ordutegia:
Lasarte-Oria: 18:15 - 19:15
Andoain: 20:00 - 21:00

🏁 2022/2023 denboraldi hasiera:
2022ko irailaren 19an
2022/2023 denboraldi amaiera 🏁 :
2023ko maiatzaren 25ean

~ ~ ~ ~ ~ ~

ESTEKAK:

# πŸ“… Ordutegiak eta taldeak

# β„Ή Klubaren urteko kuotari buruzko informazioa

# πŸ“ 2022/2023 izen ematea

# Baja eman



Taldeak, egunak eta ordutegiak 22/23
Parte-hartze Igeriketa

Parte-hartze Igeriketa -  Ordutegiak

Klubeko Urteko Kuota

URTEKO KUOTA 6 plazotan helbideratzen da, ordainketa erosoago egiteko.

!! --> EZ DIRA JARDUERA HILABETEEI DAGOZKIEN ORDAINKETAK, URTE OSOKO KLUBAREN SOSTENGURAKO EGINDAKO EKARPENAK BAIZIK, entrenamendu epeak irauten duena kontutan izan gabe. Entrenamendu epea desberdina da kategoria bakoitzaren arabera.

Kuotaren ordainketarekin batera, izena emandako pertsona edo bere legezko tutoreetako bat klubeko bazkide egiten da eta horrek, beste gauza batzuren artean, Batzar Nagusian parte-hartu eta bozkatzeko eskubidea ematen dio. Klubeko estatutuak hemen ikusi ditzakezu: https://www.buruntzaldeaikt.eus/assets/files/BIKT-ESTATUTUAK-EUS.pdf

Parte-hartze atalean (Estiloak) hau da oinarrizko urteko kuota (hobariak aplikatu gabe):
> Astean egun bat: 162 eurokoa da, 27 euroko 6 zatitan banatzen dena.
> Astean bi egun bat: 210 eurokoa da, 35 euroko 6 zatitan banatzen dena.

> Hobaria lehendabizi kuota txikienari aplikatzen zaio.

>> Familiakideen hobariak automatikoki aplikatzen dira.
Astean egun bat:
- Familiakide bat--> 6x27,00€ (162 euro urtean)
- Bi familiakide --> 6x25,65€ bakoitzak (153,90 euro urtean)
- Hirugarren kideak --> 6x13,50€ (81 euro urtean)

Astean bi egun:
- Familiakide bat--> 6x35,00€ (210 euro urtean)
- Bi familiakide --> 6x33,25€ bakoitzak (199,50 euro urtean)
- Hirugarren kideak --> 6x17,50€ (105 euro urtean)

>>> DSBE aukeratzen baduzu, hilero, 25a baino lehen, DSBE kobratu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu
Β· Astean egun bat: DSBE laguntza -> 6x6,75€ (40,50 euro urtean)
Β· Astean bi egun: DSBE laguntza -> 6x8,75€ (52,50 euro urtean)

Denboraldia hasieran hasten ez den norbait badago, urteko kuota egokitu egiten da beste guztiekin batera azken epea apirilean izateko. Burutu ez diren hilabeteak kontutan hartzen dira.

- Astean egun 1eko egokitzapena
- Astean 2 eguneko egokitzapena

2022/2023 denboraldian zehar, ordainketa epeak honela izango dira:

1. Helbideratzea: urriaren 1etik 5era bitartean.
2. Helbideratzea: azaroaren 1etik 5era bitartean.
3. Helbideratzea: abenduaren 1etik 5era bitartean.
4. Helbideratzea: urtarrilaren 1etik 5era bitartean.
5. Helbideratzea: otsailaren 1etik 5era bitartean.
6. Helbideratzea: martxoaren 1etik 5era bitartean.

Kudeaketa Aurreratuaren Eredua - Diploma
Harremanetarako

Whatsapp-a: 696 506 632
Email-a: info@buruntzaldeaikt.eus
Telefonoa: 696 506 632

Jarrai gaitzazu