📍 Lasarte-Oria
"Maialen Chourraut" Udal Kiroldegia
📍 Andoain
"Allurralde" Udal Kiroldegia
📅 Egunak:
Astelehena, asteazkena eta ostirala.
🕓 Ordutegiak:
a) 7:10 - 8:10 (Lasarte-Oria)
b) 16:10 - 17:10 (Lasarte-Oria)
c) 20:00 - 21:00 (Andoain)
🏁 Denboraldi hasiera:
2022ko urriaren 3an
~ ~ ~ ~ ~ ~
ESTEKAK:
# ℹ Klubaren urteko kuotari buruzko informazioa
# 📝 2022/2023 izen ematea
# Baja Eman
URTEKO KUOTA 6 plazotan helbideratzen da, ordainketa erosoago egiteko.
!! --> EZ DIRA JARDUERA HILABETEEI DAGOZKIEN ORDAINKETAK, URTE OSOKO KLUBAREN SOSTENGURAKO EGINDAKO EKARPENAK BAIZIK, entrenamendu epeak irauten duena kontutan izan gabe. Entrenamendu epea desberdina da kategoria bakoitzaren arabera.
Kuotaren ordainketarekin batera, izena emandako pertsona edo bere legezko tutoreetako bat klubeko bazkide egiten da eta horrek, beste gauza batzuren artean, Batzar Nagusian parte-hartu eta bozkatzeko eskubidea ematen dio. Klubeko estatutuak hemen ikusi ditzakezu: https://www.buruntzaldeaikt.eus/assets/files/BIKT-ESTATUTUAK-EUS.pdf
Master atalean oinarrizko urteko kuota 342 eurokoa da, 57 euroko 6 zatitan banatzen dena.
Oinarrizko zenbatekoak hauek dira (hobariak aplikatu gabe):
# MASTER ATALA
> Familiakide bat--> 6x57,00€
> Bi familiakide --> 6x54,15€
> Hirugarren kideak --> 6x28,50€
> Hobaria lehendabizi kuota txikienari aplikatzen zaio.
>> Familiakideen hobariak automatikoki aplikatzen dira.
· 2 familiakide taldean: 324,90€ (6x54,15€) familiakide bakoitzak
· 3 familiakide taldean: 324,90€ (6x54,15€) bi familiakidek
171,00€ (6x28,50€) hirugarrenak
· 4 familiakide edo gehiago: 324,90€ (6x54,15€) bi familiakidek
171,00€ (6x28,50€) hirugarrenak
Hurrengoek ez dute ordaintzen
>>> DSBE aukeratzen baduzu, hilero, 25a baino lehen, DSBE kobratu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu
· DSBE laguntza jasotzen baduzu: 85,50€ (6x14,25€)
Denboraldia hasieran hasten ez den norbait badago, urteko kuota egokitu egiten da beste guztiekin batera azken epea apirilean izateko. Burutu ez dituen hilabeteak kontutan hartzen dira.
2022/2023 denboraldian zehar, ordainketa epeak honela izango dira:
1. Helbideratzea: azaroaren 1etik 5era bitartean.
2. Helbideratzea: abenduaren 1etik 5era bitartean.
3. Helbideratzea: urtarrilaren 1etik 5era bitartean.
4. Helbideratzea: otsailaren 1etik 5era bitartean.
5. Helbideratzea: martxoaren 1etik 5era bitartean.
6. Helbideratzea: apirilaren 1etik 5era bitartean.