BURUNTZALDEA IKT

... herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua...

2007-2018

ASTEBURUKO LEHIAKETAK | COMPETICIONES DEL FIN DE SEMANA

Historia Apur Bat | Un Poco De Historia

HASERATIK 2015/2016 DENBORALDIRA


Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea 2007ko uztailaren 5ean eratu zen Lasarte-Orian. Klubaren sorrera, bere aurretik egoera kaxkarrean zeuden beste bi kluben elkarketatik sortu zen; Lasarte Igeri Elkartea eta Andoaingo Kirol Elkarteen Klubaren elkarketatik.
"Se fundó en 2007 para solventar la mala situación en la que estaban los dos clubes de Lasarte y Andoain"
Gipuzkoako Federazioa, garai hartan, komarkalizaio prozesu bat bultzatzen ari zen, gure lurraldean zehar igeriketaren kirola beherakadan zela ikusita. Andoain eta Lasarteko igeriketa taldeen egoera ere ildo horretatik zihoan, aurreko urteetan, pixkanaka- pixkanaka, taldeak osatzen zituzten haur eta gazteen kopuruak behera egin baitzuen eta bi taldeen ardurapean zeudenek, nekez eusten ziotelako taldeek eskatzen zuten ardurari.


Komarkalizazio prozesu horren markoan eta bi taldeen gainbeheratik sortu zen gaur egun sasoi betean den Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea, bere baitan Lasarteko eta Andoaingo taldeak bilduz eta Hernani eta Usurbilgo taldeei bertan integratzeko aukera emanez. Gaur egun, taldea Lasarten eta Andoainen dago eta bietan gauzatzen ditu entrenamenduak eta bietan egiten du lan haur, igerilari gazte eta helduekin.



Lehen urteak zailak izan ziren taldearentzat. Beraien artean ezezagunak ziren haur eta gazteak elkartu ziren eta entrenatzaileak aurkitzea ere ez zen erraza izan. Hasiera batean, haur eta gazte asko bildu baziren ere, lehen urteekin kopuruak ere behera egiten jarraitu zuen, lurralde osoan gertatzen ari zen egoerari jarraiki- eta esperientzia eta igeriketaren inguruko jakintza zuten entrenatzaileak aurkitzea zaila izaten jarraitzen zuen. Modu horretan, taldeak 46 igerilari besterik ez izatera iritsi zen 2009-2010 denboraldiaren amaieran.
"El club cuenta en la actualidad con 150 nadadores tras unos años en los que sólo eran 46."
Denboraldi horren amaieran, zorionez, ziklo berri bat hasi zen. Entrenatzaile aldaketarekin batera, taldea urtez urte gero eta igerilari gehiago izatera pasa zen, etengabe, gaur egun dituen 150 igerilarietara iritsi arte. Azken zazpi denboraldi hauetan igeriketaren praktikak gora egiteaz gain, eta praktika horretan etengabe gero eta haur, gazte eta heldu gehiago formatzeaz gain, praktika horren mailak ere nabarmen egin du gora ziklo berri honen hasieratik hona.


Lehen denboraldi horretan Gipuzkoa zein Euskadiko Txapelketetako lehen postuetan izan ziren igerilariak jada eta taldean lehen aldiz Espainiako Txapelketetarako sailkapenak iristen hasi ziren Iñigo Ibarbururekin.

Gerora, urtez-urte ugari izan dira maila hori lortu duten igerilari eta gazteak: Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Haitz Mitxelena, Mikel Esnal, Naiara Lizaso, Ainara Garcia, Nahia Jie Villamediana, Irati Arzalluz, Unai G. Somovilla, Paula Sevillano, Leire Martin, Ainhoa Martin, Nahia Zudaire, …

Beste lorpen haundi bat, igerilariak aktiboan mantentzea izan da, izan ere, aipatutako zerrendatik bi baino ez dira gaur egun taldean ez daudenak eta Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena bezelako gazteek, 25 eta 24 urterekin, oraindik ere inplikazio bete-betean jarraitzen dute. Bestalde, gure taldeak, Lasarte Igeri Elkarteak hasitako Lasarte Saria urtero ospatzen jarraitzen du eta horretaz gain, igeriketako jardunaldi desberdinen antolaketaz arduratzen da. Haur eta gazteekin ere, ugari izan dira Zuazara, Benidorm-era eta bestelako tokietara egindako irteerak eta egonaldiak, jarduera igeriketatik haratago eramanez.
"El equipo ha logrado importantes éxitos a nivel estatal, autonómico y provincial"

ARO BERRIKO LORPENAK

Bigarren ziklo horretan zehar, 2010-2011 denboralditik hona, taldeak zenbait lorpen zan ditu Estatu mailan eta asko Gipuzkoa eta Euskal Herri mailan, etengabeko sendotze eta formatze horren ondorioz. Espainiako Txapelketa batean taldearentzat lehen domina irabazi zuena Itsaso Tolosa izan zen: brontzea eskuratu zuen 200 bizkar proban. Geroztik, Iñigo Ibarburu izan da dominak eskuratzen hurrena. 2014ko uztailean zilarra eskuratu zuen Iñigok junior mailako 100 tximeleta proban eta hurrengo denboraldian postu berbera lortu zuen. 
         

Leire Martin-ek brontzea eskuratu zuen 2017ko Infantil mailako Espainiako Udako Txapelketako 200 bizkar proban eta txapelketa berean, Ainhoa Martin-ek zilarra lortu zuen 200 bular proban eta urrea 100 bular proban. Master atalean, 2016ko otsailean jokatutako Espainiako Neguko Master Txapelketan Mikel Esnalek 4 urre irabazi zituen: 50 eta 100 librean, 50 bizkar proban eta 50 tximeletan. Eta Haitz Mitxelenak berriz bi, 100 eta 200 tximeletan. Horretaz gain, ugari izan dira Espainiako Txapelketetan Euskal Selekzioa defendatu duten igerilariak ere.
"Anualmente se celebra el Trofeo de Lasarte de Natación. El año pasado fue la XXVII edición, donde participaron niños de edad benjamín y alevín. También ha sido destacable el éxito obtenido en el Master de España celebrado en febrero, gracias a Mikel Esnal y Haitz Mitxelena. El primero logró cuatro oros: 50 y 100 en estilo libre, 50 espalda y 50 mariposa, y, el segundo, otros dos oros en 100 y 200 mariposa."
Honen oinarrian dagoen lorpenik handiena, hala ere, taldeak igerilari kopuruan izan duen gorakada dago. 2009-2010 denboraldiaren amaieran 50 bat igerilari izatetik, denboraldiz denboraldi, nahiko erritmo konstantean, taldeko haur eta igerilari kopuruak gora egin du, praktika honetan egin den lanaren erakusgarri eta, etorkizunera begira, oinarri sendo bat izatea lortuz.

ATE BERRIAK. MASTER ATALA

Igeriketa arloari gizarteratzea eta bultzada emateko asmoarekin 2012-2013 denboraldian, taldeak master atala zabaldu zuen. Garaiarekin bat etorriz, taldeak igerilari gazte eta helduei igeriketa kirola praktikatzeko aukera zabaldu zien. Modu horretan, igerilekuko igeriketari eta ur irekietakoari bultzadatxoa ematen lagundu du taldeak eta baita helduen kirol praktikari ere. Gaur egun, 30 bat lagun dira astean hirutan atal honetan entrenatzen dabiltzanak. Horrekin lotuta, 2017-2018 denboraldian taldeak entrenamendurako Triatloi atala ere zabaldu du, igeriketako entrenamenduak gauzatzeaz gain, lasterketa, txirrindularitza eta beharrezko lan fisikorako entrenamenduak bideratuz.

ETORKIZUNERA BEGIRA

Etorkizunera begira ere badago taldea. Aurretik landutakoa ondo errotuz eta mantenduz, erronka berriei heltzeko prest dago. Erronka berri horien artean waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua daude, “nahiz eta lehentasuna waterpoloari emango diogun oraingoz”.

Zentzu horretan, entrenatzailea aurkitzea da zailena eta entrenatzaile euskalduna gainera, Buruntzaldea IKT-k euskerarekin erabateko konpromezua baitu, bere argitalpen eta gizarteratze guztietan nabarmentzen den bezela eta baita bere barne praktikan ere. Entrenatzaile hori aurkitu bitartean, funtzionamendua nola izango den zehazten ari da taldea, “pertsona bat dugunean arlo berri hori ere martxan jartzeko”.

📄 Sustraiak eta Hegoak (2017)


2016/2017 DENBORALDIA

2016/2017 denboraldia zehar Buruntzaldea IKT igeriketa taldeak osasun ederrean jarraitu du.
Taldeko partaideei dagokionean, azken urteetako igerilari kopuruari eutsi dio, igeriketa gure herrian 
errotua dagoenaren seinale.

2016/2017 denboraldian zehar gure taldeak 150 igerilarien bueltan jarraitu du, hasiberriak izan diren 2009an jaiotako umeetatik hasi eta Master ataleko igerilari helduenararteko adin tarteetan.
"El curso 2016-2017 de Buruntzaldea IKT se ha desarrollado satisfactoriamente. Sigue mentando el número de nadadores, lo que da fe de la pujanza de la natación en nuestro pueblo."
Aipatu beharra dago baita ere, emakumezko zein gizonezkoen parte-hartzea oso orekatua izan dela orokorrean.


Klubaren baitan dauden atalei dagokionez, taldeak orain artekoari ondo eutsi dio, adin eta kategoria desberdinetako igeriketa eskolar zein federatuaz gain, masterren atalean ere lan eginez jarraituz. Denboraldi honetarako, “Estiloak” atala denboraldi batez albora utzi genuen, bere antolaketa, helburu eta formatuari buelta bat emateko asmoz. Horri 2017/2018rako buelta eman bitartean, ur irekiei begira, ekainaren erdialdetik aurrera kontxako badian burutu genuen “Master SwimCamp” jarduerari zabaldu genizkion ateak, ur ireki eta itsas zeharkaldietako probak prestatzeko aukera eman asmoz eta jarduera hau nahi zuen edonori irekiz.
"La sección de Natación Adaptada desarrolla una gran labor, en especial en favor de aquellas personas con movilidad reducida"

IGERIKETA ESKOLARRA

Eskolarrei dagokionez, gure taldeak ohiko lanean jarraitu du, gurekin hasten diren umeak igeriketaren kirolean formatuz eta bide batez, hori bera bizitzarako ikaskuntza moduan baliatuz. Kirol arloari  agokionez, ohikoak diren Gipuzkoa barruko lehiaketetan hartu dute parte gure igerilariek. Horien  rtean, alebin kategorian, haur ugari izan ditugu Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketetan eta  orokorrean ohiko maila ona izan dute gure haurrek.


Arlo honetan, gure benjaminek, “Kirol Zehaztasun Liga”-ko (KZL) eta “Test” topaketetako 5  jardunaldietan hartu dute parte eskolar mailan. Maila berean, alebinek, “Alebin Liga”-ko zazpi jardunaldietan parte hartu dute. Bai benjaminek eta baita alebinek ere, euren ohiko jardunaldiez gain, neguko Sari batean, udaberriko batean eta Udako Sari batean hartu dute parte, negukoan Oiartzungo “San Esteban Saria”n parte hartuz, udaberrian Gipuzkoako Federazioaren “50 metrotako Saria”n arituz eta udaran, nola ez, gure taldeak antolatzen duen “Lasarte Saria” jokatuz. 

Lasarteko XXVIII  Saria 

2016/2017 denboraldikoa 28. Edizioa izan zen gure taldeak antolatzen duen “Lasarteko Saria”rentzat. Ohi bezala, haurrentzat denboraldi amaierako festa bezala antolatzen dugun jarduera honek, taldekide berrien erakustaldia ikusteko eta gure haurrak igerian ikusteko azken parada bezala balio izan zuen aurtengoan ere. Gipuzkoa, Euskal Herria edo Espainiako Txapelketarik ez zuten haurrek, sari honekin eta itsasora zein paintballera egindako irteerekin amaiera eman zieten denboraldiari.


IGERIKETA FEDERATUA

Federatuei dagokionez, txikiekin hasi behar dugu. Izan ere, alebinen kasuan, euren ohiko “Alebin Liga”ko jardunaldiez eta Sari desberdinez gain, zenbait haur federatu mailan ere aritu direlako, bai “Adinen Arteko Gipuzkoako Txapelketa”n, bai “Alebinen Euskal Herriko Txapelketa”n eta baita “Espainiako Alebin Kategoriako Txapelketa”n ere. Gipuzkoakoan 6 zilar eta 5 brontze lortu zituzten parte hartu zuten zortzi igerilariek, Euskal Herrikoan berriz, urre 1 eta zilar 1 eskuratu zituzten beste gauza batzuen artean. Unai G. Somovilla, Espainikoan aritu zen, Bartzelonako Picornell igerilekuetan 100 bular eta 100 bizkar probatan bikain arituz. 






Infantil, junior eta absolutuei dagokionez, urteko jardunaldi eta lehiaketa guztiak aipatzea ezinezkoa denez, guretzat garrantzitsuenak izan direnak nabarmenduko ditugu. 

Batetik Gipuzkoako Kluben Arteko Kopa. Denboraldi honetan, gure taldeak, beste behin ere podiumean egotea lortu zuen eta bitan gainera. Batetik, emakumezkoetan bigarren sailkatu zen gure taldea eta bateratuan ere txapeldunorde izan zen. Mutilak ere bikain aritu ziren laugarren postua lortuz. Gipuzkoako zein Euskal Herriko neguko zein udako txapelketetan ere gureek domina, marka eta errekor ugari lortu zituzten. 

Espainiako Txapelketei dagokionez, Iñigo Ibarburu Neguko Absolutu mailakoan aritu zen, Leire eta Ainhoa Martin infantil mailako Neguko zein Udakoan eta Paula Sevillano Espainiako Infantil mailako Udakoan.

Infantil mailako Udakoan emaitza bikainak

Malagan ospatu zen Infantil Mailako Espainiako Udako Txapelketan marka bikainak eskuratu zituzten parte hartu zuten hiru neskek. Batetik, Ainhoa Martin-ek 100 bular proban urrea eskuratu zuen eta zilarra 200 bular proban. Leire Martin-ek berriz, brontzea eskuratu zuen 200 bizkar proban. Horretaz gain txapelketa honetan Paula Sevillano ere bikain aritu zen eta hiruren artean marka pertsonal mordoa eta Euskadiko zenbait Errekor berri lortu zituzten.



Euskadiko Errekorrak

Zentzu honetan, 2016/2017 denboraldian zehar gure igerilariek Euskadiko zenbait Errekor berri ezartzea lortu zuten. Batetik, igerileku laburrean, 14 urtekoetan, Leire Martin-ek 100 bizkarreko errekor berria 1:04,68an utzi zuen eta 200 bizkar probakoa berriz 2:17,61ean. Horretaz gain, 200 estiloak probako Euskadiko Errekor berria 2:24,00an ezarri zuen eta 400 estiloak probakoa aldiz, 5:03,59an. 

Igerileku luzean, Leirek berak, 200 bizkar probako 14 urteko errekor berria 2;22,17an ezarri zuen eta 400 estiloak probakoa berriz 5:08,82an. Bere ahizpa Ainhoak, 200 bular probako 14 urteko Euskadiko Errekor berria lortu zuen 2:42,16 markarekin. 

Gaur egun, errekor hauek eta oraindik ere Iñigo Ibarburuk dituen 6ak kontutan izanda, guztira 13 Euskadiko Errekor dira gure igerilariek dituztenak.

IGERIKETA EGOKITUA

Igeriketa egokituaren atalean, egokitzapen fisikoen alorrean, Nahia Zudaire izan da zalantzarik gabe taldeko eredu. Nahiak, igeriketa arruntean igeri egiteaz gain, igeriketa egokituko Espainiako Zenbait Txapelketetan egon da, domina eta emaitza bikain mordoa eskuratuz. Batetik adin tarteen Espainikoan, urtarrilean Valdemoron, Txapeldun izan zen Nahia Euskadikoarekin lehiatuz. Euskadikoarekin baita ere, baina Erkidego arteko Espainakoan bikain lehiatu zen absolutu mailan. Aste Santuan, “Etorkizuneko Paralinpikoen Kontzentrazioa”n izan zen Madril-en eta ekainean, Cadiz-en, Absolutu mailako Espainiako Txapelketan, 4 urre eta Espainiako Absolutu mailako 2 errekor berri ezartzea lortu zuen, bata 400 librean (6:09,66) eta bestea 50 tximeletan (40,43).


Arlo honi dagokionez, gure taldearentzat oso garrantzitsua da egokitzapen fisikoen arloan ere lan egitea, egokitzapen fisikoak behar dituzten haur eta gazteei igeriketa egiteko aukera emanez eta igeriketa eta kirola bera eremu hauetan sustatzeko asmoz. Etorkizunean ere, arlo honetan hobekuntzak lortzeko lanean jarraitzen du taldeak.

MASTERRAK

Master ataleko igerilariek, ohi bezala denboraldi honetan ere ez dute hutsik egin. Guztira 30 bat igerilari izan dira atal honetan aritu direnak eta denboraldian zehar igeriketa egin dutenak. Adin tartea handia den arren, ederki moldatu dira denak, eta normalean euren helburu diren ur irekietako lehiaketetan bikain aritu dira, askotan podiumean egotea lortuz.

Master SwimCamp

Ur irekiei dagokionez, denboraldi honetarako jarduera puntual bat zabaldu genuen, itsasoan entrenamenduak burutzeari begira. Horretarako beharrezko materiala lortu eta astean hiru egunez itsasoan entrenamenduak burutzen aritu ginen ekainaren 12tik uztailaren 21era bitartean. 

Lehen edizio honetan igerilari dexente aritu ziren eta esperientzia benetan ona izan zen. Aurtengo denboraldian ere aurrera eramateko asmoz gaude, nahi duenak, taldean, itsasoan igeri egiteko aukera izan dezan.

"Etorkizunera begira, 2017/2018 denboradlian “Triatloi” atala jarriko du martxan taldeak, lehiaketarako talde bezela baino, entrenamenduko talde izaera hartuz. Bestetik, urpoloa eta sinkronizatua bezalako atalak zabaltzeko lanean jarraituko dugu baita ere."

AZKEN HILABETEAN IKUSIENA | LO MAS VISTO DEL ULTIMO MES

IKUSIENAK | LOS MAS VISTOS