Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea
"herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua"
"herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua"
Buruntzaldea IKT igeriketa taldea da, Lasarte-Orian eta Andoainen jarduera burutzen duena. Sorrera 2007an izan zuen eta gaur egun 120 igerilari baino gehiago biltzen ditu. Taldearen jarduerak igeriketa eskolarra, igeriketa federatua, igeriketa egokitua, master igeriketa, parte-hartze igeriketa eta triatloi entrenamendua dira.
Igeriketa Eskola
Hastapena da, haurrek lehen harremana dute klubarekin eta igeriketaren oinarriak ikasten dituzte.
Kirol Igeriketa
Eskola-ildoaren jarraipena da, non, oinarriak lortu ondoren, kirol-igeriketan sartzen diren.
Eskolar, federatu, parte-hartze eta master eremuak
Igeriketa egokitua klubak eskaintzen duen edozein esparrutan egiten da, betiere modu inklusiboan eta klubaren ahalmenek ahalbidetzen dutenaren baitan.
Igeriketa osasun- eta sozializazio-baliabide gisa
Eskolako igeriketa-fasearen ondoren, jarduera fisikora bideratutako igeriketa aukera daiteke, lehiatzeko beharrik gabe.
Zuk nahi duzun arte. Federatu, parte-hartze eta egokitutako eremuak
Jarduera federatuaren ondoren, triatloiak egiten dituzulako, ur irekietan igeri egitea gustatzen zaizulako, osasunagatik, sozializazioagatik... 20 urtetik aurrera bizitza osoa duzu aurretik igeriketan.
Ikusi klubaren lehiaketa egutegia, deialdiak eta gutxieneko marken taulak.
Lagun iezaguzu gure kirol proiektuarekin aurrera egiten
Egin dezakezun edozein ekarpen, txikia bada ere, balio handikoa da klubarentzat! Lagun iezaguzu gure kirol proeiktua mantentzen!
Enpresaren marka irudia zabaltzen lagundu dezakegu eta baita markaren balioak zabaltzen eta indartzen ere!