Igeriketa paralinpikoan lau estilo praktikatzen dira: librea, bular estiloa, bizkarra eta tximeleta. Gainera, laurak estiloen proban konbinatzen dira, banaka edo txandaka. Lasterketa guztiak 50 metroko igerilekuan jokatzen dira eta kirolariak hiru postutatik irten daitezke: zutik poiete gainean, poietean eserita edo zuzenean ur barrutik.
Igeriketa, lehenengo Joko Paralinpiarretatik etengabe praktikatzen den kirol gutxienetako bat da, 1960ko Erromakoaetatik gaur egun arte izan du lekua.
Kirol-espezialitate bakoitzak sailkapen funtzionaleko sistema bat du, kirolariak beren eraginkortasun funtzionalagatik parekatzeko (artikulazioa, mugimendu-tartea, koordinazioa, indarra), ez beren desgaitasunarengatik, lehiaketa orekatuagoa eta bidezkoagoa izan dadin.
Sailkapena baimendutako profesionalek egiten dute, eta sailkapen-arduradun bat eta sailkapen-buru bat daude. Balorazio fisikoa egiten duten sailkatzaileak ("ohatila-testa") medikuak, fisioterapeutak eta abar izango dira; balorazio teknikoaren sailkatzaileak ("ur-testa"), berriz, igeriketako teknikari eta entrenatzaile aitortuak izango dira, sistema honetan trebatuak eta dagozkien Federazioetako Igeriketa Batzordeak baimendutakoak, ekitaldi nazionaletan sailkatzeko.
Ekitaldia nazioartekoa bada, Nazioarteko Igeriketa Batzordeak baimendutako talde bat sailkatu beharko du. Sailkapen-sistema hau 1992an hasi zen erabiltzen Bartzelonako Paralimpiadetan.
2018ko urtarriletik aurrera, sailkapen sistemak aldaketa batzuk izan ditu, baina Nazioarteko Sailkapena pasatzea derrigorrezkoa da lehiaketa mota hauetan lehiatu ahal izateko.
S1- S10 motetan sartzen dira desgaitasun larria duten igerilariak (S1, SB1, SM1) eta gutxieneko desgaitasuna dutenak (S10, SM9, SM10).
World Para Swimming arauaren arabera, sailkapen funtzional batean hautagai izateko, kirolariak desgaitasun hautagarri, iraunkor eta osasun-egoera baten emaitza zuzena izan behar du.
Urritasun mota hautagarriak:
i. Potentzia muskularraren urritasuna: potentzia muskularraren urritasuna duten kirolariek arazo mediko bat dute, eta arazo horrek murriztu edo ezabatu egiten du muskuluak beren borondatez hartzeko gaitasuna, mugitzeko edo indarra sortzeko.
ii. Gorputz-adarretako urritasuna: gorputz-adar batean urritasuna duten kirolariek hezurrik edo artikulaziorik ez dute, erabat edo partzialki, traumatismo baten ondorioz.
iii. Hanken luzeran dagoen aldea: hanken luzeran diferentziak dituzten kirolariak dira, beheko gorputz-adarretan luzeran diferentziak dituztenak.
iv. Altuera baxua: altuera txikia duten kirolariek luzera txikia dute goiko gorputz-adarretako, beheko gorputz-adarretako eta/edo enborreko hezurretan.
v. Hipertonia: hipertonia duten kirolariek tentsio muskularra handitzen dute eta muskulu bat luzatzeko gaitasun txikiagoa dute nerbio-sistema zentralean izandako lesio baten ondorioz.
vi. Ataxia: ataxia duten kirolariek mugimendu desordenatuak dituzte, nerbio-sistema zentralean izandako kaltearen ondorioz.
vii. Atetosia: Atetosia duten kirolariek nahi gabeko mugimendu geldoak eta jarraituak dituzte.
viii. Urritasuna mugimendu pasiboaren mailan: mugimendu pasiboaren esparruan urritasuna duten kirolariek mugaketa edo mugimendu pasiborik eza dute artikulazio batean edo gehiagotan.
Ez dira barne hartzen: mentalak, sentsorialak, erraietakoak.
Klase bakoitzean desgaitasunak konbina daitezke. Sailkapena trebetasunetan oinarritzen da, eta ez desgaitasunetan. Lokomotrizitate-trebetasunak ohatila-test batean ebaluatzen dira, eta, ondoren, uretan. Trebetasunak neurtzeko, zenbakizko kalkuluen sistema bat erabiltzen da, igerilarien propultsio efektiboaren aldaketak erakusten dituzten profiletan (motak) adierazita.
Iturria: FEDDF