Igeriketa Eskolar eta Federatua klubaren oinarria da eta bizitza osoko kirol ibilbide bat eskaintzen du, bai igeriketa arruntean bakarrik zein klubeko beste disziplinetara bidea zabalduz.
Igeriketa Eskolar zein Federatuan, haur eta gazteek igeriketaren oinarriak ikasi eta garatzen dituzte kirol honetan maisutza lortu arte, bakoitzari, bere neurrian, kirol ibilbidean aurrera egitea ahalbidetuz.
Klubaren disziplinen barruan oinarria izanik, erabateko lehentasuna du lehen urteetan (aurrebenjamin eta benjaminetan), etorkizunera begira uretako edozein disziplinaren oinarria baita.
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.
Igeriketa Egokituak, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta lehiaketako igeriketan kirol ibilbide oso bat eskainiz. << Ezagutu Igeriketa Egokitua >>
2019ko haurrek egun bat edo bi egun egiteko aukera dute, dituzten bi aukeretatik behin edo bitan.
2017ko haurrek hiru egunetik bi hautatzen dituzte.
2017ko haurrek hiru egunetik bi hautatzen dituzte.
Aurre-benjaminak
Igeriketaren oinarria teknikoak ikastea.
Igeriketa gustuz hartzea.
Entrenamenduko egoeraren funtzionamendua barneratzea.
Azken urtean lau estiloetan igeri egiten jakitea eta lehiaketa araudiaren oinarriak ezagutu eta barneratzea.
Benjaminak
Ikasitako oinarri teknikoak sendotzea.
Ikaskuntza teknikoan sakontzea.
Igeriketa gustuz hartzea.
Hazkuntza eta adinera egokitutako garapen fisikoaren ondorioz burutu daitezkeen proba kopuruak modu logiko batean zabaltzea.
Alebinak
Entrenamenduaren oinarriak ikastea.
Igeriketan gustuz aritzea.
Adinari egokitutako garapen fisikoa gauzatzea.
Teknikoki, ikaskuntza analitikotik hidrodinamikarako pausua ematen hastea.
Oinarri taktikoak ikastea.
Infantilak
Entrenamendu formalizatuan hastea.
Entrenamendu mailarekin lotutako kirol helburuak ezartzen ikastea.
Beren adinari dagozkien probatan hobekuntzak lortzea; lau estiloetako probatan eta distantzia ertainetan, garapen aerobiko eta tekniko bat bermatzeko.
Alderdi taktikoa landu eta hobetzea.
Lehiaketa desberdinetarako prestaketa mailak ezagutzea. Bi zikloko plangintzak, ziklo bakoitzean helburu den txapelketa batekin.
Igeriketan gustuz aritzea, errendimendua bilatuz edo kirolaren praktikarekin gozatuz.
Juniorrak eta Absolutuak
Lehiatzeko entrenatzea.
Entrenamendua euren probatarako bideratu, batez ere absolutu maila. Espezifikotasuna handitu.
Helburu eta mailaren arabera bi edo hiru zikloko prestakuntzak erabili.
Igeriketan gustuz aritzea, errendimendua bilatuz edo kirolaren praktikarekin gozatuz.
Igeriketa Egokitua
Kategorietako garapen berdina ematea ahalik eta modu inklusiboenean.
Entrenamendurako egoera egokiak bideratu eta lortzea.
Igeriketa egokituan lehiaketetako partehartzea bideratu eta gauzatzea.
Igeriketan gustuz aritzea, errendimendua bilatuz edo kirolaren praktikarekin gozatuz.