Federazio Lizentzia Izapidetzea
Buruntzaldea IKTk zure kasa entrenatzen baduzu ere, igerileku zein ur irekietan lehiatu edo parte hartzeko lizentzia federatua egiteko aukera eskaintzen dizu. Klubak federazio lizentzia izapidetu diezazuke bestelako inolako konpromezurik hartu gabe. Lizentzia federatua BIKTren izenean izapidetuko da eta egiten dituzun izen emateetan talde gisa "Buruntzaldea IKT" ipini beharko duzu (dela Master arlokoa zein beste edozein arlokoa).
✅Sartzen dena
Lizentzia federatua BIKTren izenean izapidetzea (dela Master zein beste edozein arlokoa). Egiten dituzun izen emateetan talde gisa "Buruntzaldea IKT" ipini beharko duzu.
Norberak zuzenean egin ezin duenean, beharrezko izen emateak eta kudeaketak egitea.
Zilegi diren ziurtagiri edo bestelako agirien kudeaketa eskatu ahal izango diozu klubari.
Istripu baten aurrean federazio lizentziaren aseguru bidezko prozeduraren kudeaketa.
❌Sartzen EZ dena
Lizentziaren kostea.
Edonolako izen emate, garraio, dieta edo ostatu kosteak.
Igerilekuko igeriketan parte hartzeagatik sor daitezkeen izen emate kosteak. Horrelakoetan klubak, faktura bidez, lizentziaren onuradunari pasako dizkio, honek abonatu ditzan.
🔢Beharrezkoak
Derrigorrezko mediku ikusketaren GAI izatearen agiria. Inprimakian erantsiko duzu.
NANren kopia, aurretik eta atzetik. Inprimakian erantsiko duzu.
Lizentziaren zenbatekoaren ordainagiria. Inprimakian erantsiko duzu.
2023/2024 denboraldiko kopurua:
67€ Lurraldekoa (EAE)
126€ Estatukoa (Lurraldekoa + Cuota de Actividad Estatal)
Kontzeptua: Lizentzia + Izen abizenak
Kontu zenbakia: ES75 2080 3637 8130 4003 7051
Lizentzia eskaera inprimakia HEMEN
🔃Onurak
Onuradunak itsas zeharkaldietan Master edo dagokion kategorian puntuatzen du.
Onuradunak klubaren izenean jarduten du, taldeka egon daitezkeen sarietarako puntuatzeko aukera haundituz.
Onuradunak klubeko gainontzeko igerilariekin batera lehiatzeko aukera du, beti ere bere kategorian eta kluba lehiaketara badoa.
Onuradunak bere web profil propioa du lizentziarekin lotuta eta bere markak zein jarduerak kontsultatu ditzake.
Onuradunak federatutako kirol asegurua du igeriketaren jardueran gerta daitezkeen istripuen aurrean (entrenamenduan eta lehiaketan).
Eta klubeko Master taldean izena emanda banago?
Klubeko Master ataleko igerilariek federatu lizentzia eskatu dezakete, eta %50eko hobaria izango dute.
Horretaz gain, igerileku denboraldi barruko Gipuzkoako Master Txapelketarako izen emate gastuak ere klubaren esku geratzen dira. Kasu honetan, derrigorrezkoa da igerilariak klubeko ekipaia ezarri diren baldintzetan erabiltzea. Otorduak ere bere gain hartuko ditu klubak baldin eta igerilariak goiz eta arratsalde lehiatu behar badu.
Bizkaia, Araba eta Nafarroako Master kategoriako lehiaketako izen emate gastuak ere bere gain hartzea baloratu dezake klubak. Otorduak ere bere gain hartzea baloratu dezake, baldin eta igerilariak goiz eta arratsalde lehiatu behar badu. Kasu honetan, derrigorrezkoa da igerilariak klubeko ekipaia ezarri ohi diren baldintzetan erabiltzea. Hasiera batean, gastu guzti hauek igerilariaren kontura izango dira.
Aurreko lurraldeez kanpoko Master kategoriako lehiaketetako izen emate gastuak ere bere gain hartzea baloratu dezake klubak. Bere ahalmen ekonomikoaren baitan ekarpen bat egitea ere baloratu dezake klubak. Hasera batean, gastu guzti hauek igerilariaren kontura izango dira.