Master atala 18 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago. Atal honetan entrenamendua da helburu nagusia eta horretarako beharrezkoak diren alderdi tekniko, taktiko eta fisikoak landu eta garatzen dira.
Entrenamendu talde bat izanik, helburua igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu, beti ere igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe.
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten pertsonei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa, zentzumenezkoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.
Master igeriketan, muga funtzionala duen pertsonari kirolean parte hartzea baimentzen zaio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta jarduera fisikorako aukera eskainiz.
Kirol praktika atsegingarri bat eskaintzea.
Igeriketarekiko gustua lortzea.
Garapen fisiko eta teknikoa lortzea.
Kirola egiteko talde egitura bat eskaintzea.
Errendimendu zein partehartzeko lehiaketetan parte hartzea bultzatzea.
Jende berria elkartzeko aukera ematea, alderdi soziala lantzea.
Inklusioa ahalbidetzea.
Egun bakoitzeko ordutegia, nork bere aukeran