XXXV. LASARTE-ORIA SARIA
Pertsonen Saria
Pertsonen Saria
Eguneratzeke
XXXV. edizioa
2026/05/30, Maialen Chourraut Udal Kiroldegia
15:30etan hasita (izen emate kopuruaren baitan aldatuko genuke)
Beroketa 14:30etan -- BEROKETA ANTOLAKETA (aurrerago)
25 metroko igerilekua eta Eskuzko Kronogailua
Izen emate plataforma:
FEDERATIO: RFEN, EIF-NIF eta GFA lizentziak
INPRIMAKIA: KEEF, FEDDF, FEDDI, FEDC, FEDPC eta FEDS lizentziak
Lizentzia hauek dituztenek antolatzaileari dagokien klase funtzionalaren ziurtagiria bidaliko diote, dela lizentziaren bidez edo dagokion federazioaren ziurtagiri bidez. Ziurtagiria info@buruntzaldeaikt.eus helbidera bidali beharko dute izen emate inprimakiarekin batera.
Behin behineko epemuga: 2026/05/26, 9:00.
Behin behineko zerrendak: 2026/05/27, 12:00.
Behin betiko serieak: 2026/05/28 12:00
Aurtengoan 35 edizio egingo ditu gure sariak
Aurreko edizioan bezala, edizio honetan igeriketa zein igeriketa egokituko kategoria guztiei zabalik egongo den saio bat izango ditugu. Saio horretan erlojuz kontrako serieak izango ditugu eta horien emaitzen bidez izango dira sarituak kategoria desberdinetan. Guztiei aukera bera zabaltzeko ideia eta asmoarekin, aurtengoan ere Master kategoriari ere zabaldu dizkigu ateak.
Aurten ere berdintasunaren alde egiten jarraitu nahi dugu:
Serieak marka eta kategoria bidez osatuko dira, genero edo desgaitasunak/gaitasunak kontutan hartu gabe.
Sailkapena bakoitzak bere erreferentziazko taularen arabera lortutako puntuen baitan egingo dugu, igerilari guztiak berdintasun handiagoan ezarriz.
"A" Benjaminak: 2017an eta 2016ean jaioak. Proba bat gehienez + Australiarra.
"B" Benjaminak: 2015ean jaioak. Proba bat gehienez + Australiarra.
Alebinak: 2014ean eta 2013an jaioak. Bi proba gehienez + Australiarra.
Infantilak: 2012an eta 2011ean jaioak. Bi proba gehienez + Australiarra.
Juniorrak: 2010an, 2009an eta 2008an jaioak. Bi proba gehienez.
Seniorrak: 2007an eta aurez jaioak. Bi proba gehienez.
Masterrak: 2006ean eta aurez jaioak. Bi proba gehienez. Master lizentziarekin.
1.- 400 Libre Ale - inf - jun - sen - master
2.- 50 Tximeleta Benj A - inf - jun - sen - master
3.- 100 Tximeleta Benj B - ale - inf - jun - sen - master
4.- 200 Libre Ale - inf - jun - sen - master
5.- 50 Bizkar Benj A - inf - jun - sen - master
6.- 100 Bizkar Benj B - ale - inf - jun - sen - master
7.- 100 Lau Estiloak Benj B - ale
8.- 50 Bular Benj A - inf - jun - sen - master
9.- 100 Bular Benj B - ale - inf - jun - sen - master
10.- 200 Lau Estiloak Ale - inf - jun - sen - master
11.- 50 Libre Benj A - inf - jun - sen - master
12.- 100 Libre Benj B - ale - inf - jun - sen - master
13.- 400 Lau Estiloak Aleb - inf - jun - sen - master
Proba hauek txikienekin egiten ditugun kanporatze-probak dira, eta oso erakargarria da haurrentzat. Hainbat lasterketa egiten dira kortxerarik gabe igerilekuaren zabalera erabiliz, eta tirada bakoitzean parte-hartzaile bat kanporatzen da.
Amaiera ludikoa eta informala emateko erabiltzen dugu, haurrek ondo pasa dezaten.
"BENJAMINAK A" KATEGORIAN (2017 eta 2016)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua)
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Kaiku produktua guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
"BENJAMINAK B" KATEGORIAN (2015)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua)
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Kaiku produktua guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
ALEBIN KATEGORIAN (2014 eta 2013)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4. sailkatuak eta hurrengo guztiek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Kaiku produktua guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
INFANTIL KATEGORIAN (2012 eta 2011)
Jaiotze urte bakoitzeko lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4.postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Kaiku produktua guztientzat
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
JUNIOR KATEGORIAN (2010, 2009 eta 2008)
Kategoriako lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua).
4.postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina (Puntuen baitan, bateratua)
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
MASTER KATEGORIAN (2006 eta aurrez jaioak, master lizentziarekin)
Kategoriako lehen 3 sailkatuak urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina (Puntuen baitan, bateratua). Lehen hiru sailkatuek domina jasoko dute haien erreferentziazko adin multzoko FINA/MULTIDISABILITY puntuen araberako sailkapenaren baitan.
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
XXXV. Lasarte-Oria Sariko Txapelduna FINA edo MULTIDISABILITY taulen baitan puntu gehien lortu dituen igerilaria izango da, baina ez da banaketarik egingo, hau da, erreferentzia hauek puntu kopurua modu bateratuan zehazteko erabiliko da. Igerilari horrek TXAPELA jasoko du. Hurrengo sailkatuek ere saria jasoko dute bosgarren posturaino.
1. sailkatuak TXAPELA, urrezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
2. sailkatuak zilarrezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
3. sailkatuak brontzezko domina eta OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
4. sailkatuak OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
5. sailkatuak OGI BERRIk emandako krema edo nata pastela
Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" motxila zakua guztientzat
Iker Gorostegui Blázquez - Buruntzaldea IKT
Miren Sarobe Etxeberria - Buruntzaldea IKT
Alatz Basterra - Elkar 64
Ibon Elola Pérez - Buruntzaldea IKT eta Oihan Matute Rebollo - Buruntzaldea IKT