Buruntzaldea Igeriketa Kirol Taldea
"herria iturri, ehundaka igerilarik sortutako olatua"
Buruntzaldea IKT igeriketa taldea da, Lasarte-Orian eta Andoainen jarduera burutzen duena. Sorrera 2007an izan zuen eta gaur egun 120 igerilari baino gehiago biltzen ditu. Taldearen jarduerak igeriketa eskolarra, igeriketa federatua, igeriketa egokitua, master igeriketa, parte-hartze igeriketa eta triatloi entrenamendua dira.
2024/2025 IZEN EMATEA ZABALIK
2018an jaioak: 12 plaza gehienez egun bakoitzeko (Asteartea eta/edo Osteguna). Gainontzeko jaiotze urteek ez dute plaza mugarik
IGERIKETA ATALAK
Igeriketa Eskolarra
Igeriketa Eskola
Hastapena da, haurrek lehen harremana dute klubarekin eta igeriketaren oinarriak ikasten dituzte.
Igeriketa Federatua
Kirol Igeriketa
Eskola-ildoaren jarraipena da, non, oinarriak lortu ondoren, kirol-igeriketan sartzen diren.
Igeriketa Egokitua
Eskolar, federatu, parte-hartze eta master eremuak
Igeriketa egokitua klubak eskaintzen duen edozein esparrutan egiten da, betiere modu inklusiboan eta klubaren ahalmenek ahalbidetzen dutenaren baitan.
Parte-hartze Igeriketa
Igeriketa osasun- eta sozializazio-baliabide gisa
Eskolako igeriketa-fasearen ondoren, jarduera fisikora bideratutako igeriketa aukera daiteke, lehiatzeko beharrik gabe.
Master Igeriketa
Zuk nahi duzun arte. Federatu, parte-hartze eta egokitutako eremuak
Jarduera federatuaren ondoren, triatloiak egiten dituzulako, ur irekietan igeri egitea gustatzen zaizulako, osasunagatik, sozializazioagatik... 20 urtetik aurrera bizitza osoa duzu aurretik igeriketan.
JARRAITU KLUBAREN EGUNEROKOA
Lehiaketa
Ikusi klubaren lehiaketa egutegia, deialdiak eta gutxieneko marken taulak.
IZAN KIDE!
GURE BESTE WEBGUNEAK
BABES GAITZAZU!
Lagun iezaguzu gure kirol proiektuarekin aurrera egiten
Dohaintzak
Egin dezakezun edozein ekarpen, txikia bada ere, balio handikoa da klubarentzat! Lagun iezaguzu gure kirol proeiktua mantentzen!
Babesletzak eta Patrozinioak
Enpresaren marka irudia zabaltzen lagundu dezakegu eta baita markaren balioak zabaltzen eta indartzen ere!