Astean behin edo bitan burutzen den jarduera honek igeriketa probatu nahi dutenei eta euren igeriketa ahalmenak hobetzea helburu duten haurrei aukera ematea du helburu.
Saioetan zehar haurrei igeriketako oinarrizko ahalmenak zein igeriketako estilo desberdinetan hastapena eta garapena eskaintzen zaie, aldi berean, partehartze igeriketa bat ahalbidetuz. Atal honek ez du lehiaketetan parte-hartzen.
Igeriketa Egokituan, nolabaiteko muga funtzionala duten haur eta gazteei eskaintzen zaie igeriketa kirola. Muga hauek jatorri fisikoa zein intelektuala izan dezakete eta maila eta gradu desberdinetan eragin dezakete pertsona.
Parte-hartze igeriketan, muga funtzionala duen haur edo gazteari kirolean parte hartzea baimentzen dio, gizarte eta kirol inklusioa helburu hartuz eta jarduera fisikorako aukera eskainiz.
Igeriketaren oinarri teknikoak ikastea.
Igeriketa gustuz hartzea.
Entrenamenduko egoeraren funtzionamendua barneratzea.
Igeriketaren bidez jarduera fisikoa bultzatzea.
Lau estiloetan igeri egiten jakitea eta horien bidez garapen fisikoa eta soziala bideratzea.
Ikasitakoaren bidez klubaren beste ataletarako pausua ahalbidetzea.
Egun bat edo bi, aukeran.